![]() |
| Tag fundazioa (2) | 1/2 |
BBVA fundazioak prestatutako hitzaldiek otsailaren 26tik apirilaren 29rarte iraungo dute eta guztira zazpi adituk hartuko dute parte Kasu honetan British Society for the History of Science-ko kide den Fern Elsdon-Baker-ek “Darwinismo vs. Wallcismo: El ‘darwinismo puro’ defendido por Wallace” gaitzat zuen hitzaldia eman zuen.
Bertan, Darwinen eboluzioaren teoriaren nondik norakoak argitu zituen, beti ere Wallacen ikuspegitik. Fundaizo hau, BBVAk pertsonen etorkizuna hobetzeko duen interesarekin bat dator. Horrela, gai honen inguruko konferentzi zikloa antolatu du jakintza honen inguruko hainbat sektoretan, hala nola ingurugiroan, gizarte zientzietan eta biomedikuntzan inbestigazio zientifikoa bultzatzea delako bere xede garrantzitsuena.
Durhameko unibertsitatean zientziaren historiaren irakalse den Elsdon-Baker-ek gainera, garaiko testuinguruan kokatu zuen hitzaldia, Wallace, Darwin eta Romanes nortzuk ziren argituz eta horretarako, hainbat eskutitz, eskuizkribu eta aipu bilduz. Hitzaldia ingeleraz izan zen, eta beraz bertan zeudenak gal ez zitezen, itzultzaile batek Fern Elsdon-Baker-en hitzaldia hitzez hitz itzuli zuen gaztelerara.
Jende asko egotean gainera, BBVA fundazioko eraikineko bigarren solairuko hainbat gela zabaldu zituzten entzule guztiak sar zitezen. Gela zentralean, aditua hizketan zegoen bitartean, beste geletan kokatutako telebistetatik ikus zitekeen guztia, xehetasun handiz.
Hitzaldia amaitzean bertan bildutako entzule guztiei galderak egiteko aukera eman zitzaien, Unai Ugaldek (UPV-EHU) gidatutako solasean.
Egilea: Aitor Gametxo
Kategoriak: EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateako ikasleek bidalitako albisteak
Tags: fern elsdon baker darwin wallace darwinismo wallacismo eboluzioa bbva fundazioa hitzaldia konferentzia aitor gametxo
Iruzkinak: 0
Bideo hau EiTBko profesionalek grabatu eta ekoiztu dute, baina ikusle batek eskatutakoa da.
Bidaiari bizkaitar batzuk oporretan Etiopiara joan ziren eta bertakoa ikusi eta gero, umezurtz-etxe batean bizi diren umeei laguntzea erabaki zuten. Ur putzu bat azaleratu zuten, orain bigarren umezurtz-etxe bat eraikitzen ari dira eta hilabetero diru-laguntza bideratzen dute.
Bizkaitar bidaiari hauek AZALUR Fundazioa sortzea erabaki zuten, "ura azalean", diru-laguntza bideratzeko. AZALUR sortu arte, egunero 60 kilometro egin behar izaten zituzten ur zikina eskuratzeko Herrialdea zoragarria dela diote, baina dena egiteko dago.
Bidaian zehar umezurtz etxe bat ikusi behar zuten eta han bizi ziren haurren egoera tamalgarria ikusi eta gero, bidaiari hauei bihotza hunkitu zitzaien. 60 kilometrotara dagoen putzura heltzeko, bi ordu behar zuten joateko eta beste bi etortzeko, gainera, ur hori zikina zegoen.
Beraz, oporretara joandako bidaiari hauek, oso argi ikusi zuten emakume haiei eta haurrei lagundu egin behar zietela. Horretarako, hilabetero 30 euro bidaltzen dizkiete. 2006. urtean, bigarren proiektu bati ekin zioten. Bidaia antolatu zuenari esker, ura ateratzeko tresneria batu zuten. Zulaketari ekin eta gero, izugarrizko ur jarioa azaleratu zuten.
"AZALUR izena jarri genion proiektuari eta lau egunetara Etiopiatik deitu zidaten ur emari handia atera zela esateko", azaldu du bidaiaren antolatzaileak. Gaur egun bigarren umezurtz-etxe bat eraikitzen ari dira, eta, eraikuntzaren egoera baieztatzeko argazkiak jasotzen dituzte astero.
Zeure proposamena egin nahi baduzu, egin iruzkina blog honetan.
Egilea: eitb24 eitb24
Kategoriak: Erabiltzaileek proposatutako bideoak
Tags: azalur fundazioa etiopia umezurtz-etxe
Iruzkinak: 0

Inprimatu





