![]() |
| Tag gasteiz (4) | 1/4 |
"Xehea baina nahaspilatsua izango naiz" hitzekin hasi zuen madrildar argazkilariak Gasteizko Artium museoko emanaldi aretoan eman zuen hitzaldia. Ekitaldiaren muina bertan elkartu ziren lagunei bere obra aurkeztea zen eta horretarako proiektatu zuen argazki selekzio batez baliatu zen.
Argazkilariak azaldu zuenez, bere argazkien helburua errealitate paralelo batean agertzen diren egoerak irudikatzea da. Horregatik zuri beltzeko argazkiak erabiltzen ditu, "irudimenezko mundu batekoak" direla adierazteko bidea delako.
Bere argazkietan ikusten diren objektuak benetakoak dira, asko berak eskuz egindakoak. Berez erlaziorik ez duten bi gauza harremanean jartzen ditu, "prestatutako naturaltasunez". Horrela bada, koilara batek sardexka itxurako itzala izango du. Madoz-ek adierazitako objektuen sinbolotasuna eta arima bilatzen du bere lanaren bitartez eta horrela ikusleei interpretaziorako bidea irekitzen die.
Bere azalpenetan tokia egon zen ere argazkilaritzaren munduan izandako bere hastapenei buruz hitz egiteko. Hasieran kamera erosi eta pertsona eta objektuak hondo batekin erlazioan irudikatzera ekin zion. Denborarekin pertsonak alde batera utzi zituela argitu zuen, hauek artistikoki "arrazoi formal huts bezala" erabiltzen zituelako.
Hitzaldiaren bukaeran, bertan bildutako lagunek artistari galderak egiteko aukera izan zuten. Hauek argazkietan ikusten diren objektuen izateei buruz interesatu ziren batez ere, asko irudikatzeko bereiziki eraikitakoak direlako.
Bestetik, objektu eta hauen esanahi edo esentziari buruz galdetu zuten, poetika bisualari buruz eztabaidatzen jarraituz.
Egilea: Maitane Junguitu Dronda
Kategoriak: EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateako ikasleek bidalitako albisteak
Tags: madoz objetos objektuak argazki argazkilaritza foto fotografia fotografo argazkilari artium gasteiz vitoria museo exposi
Iruzkinak: 0
Larunbateko gauean Zaragozatik etorritako errimak entzun ziren Gasteizen. Xhelazz-ek bere erritmoak Azkena kontzertu aretora gerturatu ziren lagunei aurkeztu zizkien atera berri duen diska ezagutarazteko.
Xhelazz raperoa udaletxeko Gauekoak programak ekarri zuen kontzertuan apirilaren 19ko gauerako. Jakina denez, hip-hop-ak gero eta oihartzun handiagoa du gizartean eta horrek bultzatuta, gero eta ezagunagoa den MC hau aukeratu zuten gasteiztarrak bere musikaz gozatzeko.
Zeremonia maistru hau hip-hop-aren erreferentea bihurtu den Zaragoza hirikoa da, edo berak esaten duen bezala, Zaraguazakoa. Bertako beste hiru MC-rekin batera zuen Kloaka Company taldea utzi zuen eta bakarkako karrera bat hasi du orain dela gutxi.
Azkena kontzertu aretoaren bi pisuak beteta zeuden artistari ongietorria emateko; bero asko barruan eta hotz asko kalean; airean tabakoa eta hatxisa. Jarraitzaile sutsuenak eszenatokiaren aurren jarri ziren eta sinesten zaila izan daitekeen arren, neska asko zeuden ikusleen artean. Kontzertua bederatzietan hasi behar zen, baina ordu erdi ondoren Xhelazz-ekin batera Rap Solo diskoetxean dagoen Sr. Rojo atera zen eszenatokira.
Bertan, musika pintxatu eta pare bat abesti rapeatu zituen. Hala ere, bazirudien Rap Solo-ren publizitatea egitera bakarrik etorri zela. Kontzertua bukatu ostean, Sr. Rojo Cairo klubean ibiliko zela jakinarazi zuen Xhelazz-ek. Hamarrak aldera Xhelazz oihu eta txalo artean atera zen eszenatokira Lotto Oscuro bere DJ-arekin batera. Erabat zuriz jantzita agertu zen, burusoil eta kokospedun.
Aurpegia eskuoihal batez estalia zeraman, lehengo abestia, bere diskaren Intro-a, bukatutakoan kolpez kendu zuena. Xhelazz-ek pixkanaka errepasoa egiten hasi zen bakarka atera berri duen El Soñador Elegido diskari. Horretaz gain, bere aurreko taldearekin abestutako hainbat errima eta single batzuk ere entzun ahal izan ziren ekitaldian.
Besteak beste, abeslariak errimadun eguneroko bat kontsideratzen duen eta a kapela abestu zuen Engaños y Mentiras abestiak ikusleak hunkitu zituen. Antzerakoa gertatu zen oso gordina den Solo son Vidas abestiarekin, honek ere ileak tente jarri zizkiolako bertan zeuden lagunei. Zer esanik ez La Soledad Comienza abestiari buruz, Misha hartzatxoa-ren marrazki bizidunetako abestietako bat oinarri instrumentala duena.
Beste batzuen artean Confesionarios de Papel, Siempre Fluyo, Sistema R.A.P., edo Alas Rotas abestiak ere rapeatu zituen. Siempre Fluyo-ren txanda izan zenean, “Ahora es tiempo de envidiosos y mirones, asi que me largo” hitzekin buelta eman eta eszenatokitik atera zen; baina momentuan itzuli ere.
Alas Rotas-i dagokionez, MC-ak gai bera garatzen duen eta izen berdina duen Khalil Gibran-en eleberria gomendatu zuen. Bukaerako abestiaren ondoren, Xhelazz-ek eskerrak eman eta joan zen, baina jendeak egin zituen eskakizunei erantzunez itzuli eta Spanish Tatami abestu zuen.
Honen ostean, berriro agurtu, gertukoei bostekoa luzatu eta geroago bertaratutako lagunekin hitz egitera jaitsiko zela esan zuen. Abeslaria pozik agertu zen bertan zegoen publikoarekin. Gainera, ez zen aretoaren audio kaxkarraz kexatu eta nahiz eta korurik gabe etorri, bere ikuskizunak maila altu eta polit bat aurkeztu zuen.
Publikoak eskerrak eman zizkion Xhelazz-i kontzertu osoan zehar izandako begiruneagatik. Orokorrean, bi aldeek ondo pasatu zuten eta Xhelazz-ek argi utzi zuen pertsona umil bat dela, nahiz eta bere letretan ironia eta sarkasmoarekin asko jolastu.
Egilea: Maitane Junguitu Dronda
Kategoriak: EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateako ikasleek bidalitako albisteak
Tags: xhelazz rap azkena gasteiz vitoria solo dj lotto oscuro el sonador elegido
Iruzkinak: 0
Ekialdeko dantzaz gozatzeko aukera eman du apirilaren 5ean Gasteizeko El Oasis aretoan ospatutako ekitaldiak. Izugarrizko harrera izan zuen "Egipto Gasteizen" izeneko ekitaldiak, non publikoak zilbor dantzaren magia ikusi zuen. Inolako dudarik gabe, pena merezi zuen lau euro ordaintzea dantzaren edertasun hori ikusteko.
Ekitaldia arratsaldeko 20.30etan hasi eta gaueko 22.00ak arte iraun zuen. Bertan, ekialdeko tradizioaren barruan sartzen diren hainbat dantza aurkeztu zire, hala nola, zilbor dantza, estilo tribala, Indiako dantza eta duende estiloa. Parte hartu zuten dantzariek liluratuta utzi zituzten ikusleak. Izan ere, esperientzia handia duten profesionalak ziren, baita artearen munduan oso ezagunak ere.
Gainera, denetariko elementuekin hornitu zituzten euren dantzak: beloak, sableak, krotaloak, Isis hegoak, dagak, argizariak, makilak, etab. Antzinako zilbor dantzariak ekialdeko jainkoei dantzatzen zieten. Gaur egun, emakumezkoen dantza gisa hartzen den arren, orain dela urte asko gizonezko arabiarrek egiten zuten, baina beste teknika batzuk erabiliz, jakina.
Hala eta guztiz ere, badira egun estilo hau ukitzera ausartzen diren hainbat gizon. Gabriel izan zen bere artea erakutsi zuen gizon bakarra ekitaldi honetan. Mutil kolonbiar hau Arabako zilbor dantzari bakarra da. Sarasvati izeneko dantza taldearen kide ere da, Amira eta Gisela artistekin batera. Euren esanetan, "Indiako Sarasvati jainkoaren ohorean" jarri zioten taldeari izen hori.
Sarasvati dantza taldea Sarasvati taldekideekin jarraituz, Gisela kolonbiarra da, baina urte asko eman ditu Euskal Herrian jada. Egiptora hainbat bidai egin eta bere artea bikaindu eta gero, bere izena daraman dantza-zentru baten jabea da. Nabarmentzekoa da ekitaldi honetan, beti bezala, bere bi sugeekin (Gaira eta Anubis) dantzatu zuen.
Falta den taldekidea Amira da. Edertasunez beteta dagoen artista honek zortzi urte daramatza ekialdeko dantzaren munduan sartuta. Gainera, bere irakaslea Clara Bueno dantzaria izan zen, mundu osoan zehar ezaguna. Amira sablearen dantzan espezializatzen da, borroka mugimenduak eta estiloaren dotoretasuna nahastuz. Aipatu beharra dago ikusle asko euren eserlekuetatik altxatu zirela bere espektakuloa amaitzerakoan. Momentu horretan, publikoaren txaloak besterik ez ziren entzuten.
Amirak, Giselak bezala, ekialdeko dantza irakatsi egiten du Arabako Legutiano eta Zurbano herrietan, Gasteizko Rodas gimnasioan eta Traspasos dantza-zentruan. Sarasvati taldeaz gain, beste dantzari batzuk ere ekitaldian parte hartu zuten. Horietako bat Leire Bolumburu izan zen. Duende dantza batekin liluratu egin zituen ikusleak.
Baina ekitaldi horretako dantzari aipagarriena Munique Neith famatua izan zen. Bartzelonatik etorri zen publiko euskaldunari bere artea erakustera. Horrez gain, ekitaldiaren hurrengo egunean ekialdeko dantzari buruzko ikasketa batzuk eskaini zituen. Ekitaldiak iraundu zuen ordu eta erdi horretan, publikoak kolorez betetako amets polit bat bizi izan zuen, esnatzeko inolako gogorik gabe.
Egilea: paula palomares
Kategoriak: EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateako ikasleek bidalitako albisteak
Tags: ekialdeko dantza gasteiz oasis sarasvati
Iruzkinak: 0
Chema Madoz argazkilariak bere lanari buruzko gogoeta egin zuen martxoaren 13an Artium museoan objektuek bere obran duten garrantzian oinarrituz. "Xehea baina nahaspilatsua izango naiz" hitzekin hasi zuen madrildar argazkilariak Gasteizko Artium museoko emanaldi aretoan eman zuen hitzaldia.
Ekitaldiaren muina bertan elkartu ziren lagunei bere obra aurkeztea zen eta horretarako proiektatu zuen argazki selekzio batez baliatu zen. Argazkilariak azaldu zuenez, bere argazkien helburua errealitate paralelo batean agertzen diren egoerak irudikatzea da.
Horregatik zuri beltzeko argazkiak erabiltzen ditu, "irudimenezko mundu batekoak" direla adierazteko bidea delako. Bere argazkietan ikusten diren objektuak benetakoak dira, asko berak eskuz egindakoak. Berez erlaziorik ez duten bi gauza harremanean jartzen ditu, "prestatutako naturaltasunez".
Horrela bada, koilara batek sardexka itxurako itzala izango du. Madoz-ek adierazitako objektuen sinbolotasuna eta arima bilatzen du bere lanaren bitartez eta horrela ikusleei interpretaziorako bidea irekitzen die.
Bere azalpenetan tokia egon zen ere argazkilaritzaren munduan izandako bere hastapenei buruz hitz egiteko. Hasieran kamera erosi eta pertsona eta objektuak hondo batekin erlazioan irudikatzera ekin zion. Denborarekin pertsonak alde batera utzi zituela argitu zuen, hauek artistikoki "arrazoi formal huts bezala" erabiltzen zituelako.
Hitzaldiaren bukaeran, bertan bildutako lagunek artistari galderak egiteko aukera izan zuten. Hauek argazkietan ikusten diren objektuen izateei buruz interesatu ziren batez ere, asko irudikatzeko bereiziki eraikitakoak direlako. Bestetik, objektu eta hauen esanahi edo esentziri buruz galdetu zuten, poetika bisualari buruz eztabaidatzen jarraituz.
Egilea: Maitane Junguitu Dronda
Kategoriak: gizartea denetarik
Tags: madoz chema artium gasteiz vitoria objetos objektuak argazkia argazkilaritza argazkilari foto fotos fotografo fotografia
Iruzkinak: 0

Inprimatu





