![]() |
| Tag golf (1) | 1/1 |
Leioako Artatza Parkea Golf zelai inprobisatu bihurtu dute hainbat herritarrek. Parkeko belaze handiak eta jende asko ez dabilela aprobetxatuz, toki asko dute golfzaleek bertan lasai eta ordaindu gabe aritzeko.
Golfa normalean dirudunekin eta gastu handiekin lotzen den kirola da, baina badirudi Areeta inguruko zenbait lagunek ideia berri eta berezia izan dutela gastu handi horiei aurre egiteko: Etxe ondoko parkera joan, golfeko makilak eta pilota atera eta bertan jolastea.
Artatza Jauregi inguruko parkean ez dago 18 zuloko ibilbiderik, baina imajinazio pixka batekin, lehian aritu nahi dutenek zuloak markatzen dituzte eta daukatenarekin moldatzen dira. Pilotari eman eta haren bila joateko ere ez dago golf zelaietan dauden erosotasunak, ez dago ibilgailu motordunik; baina oinez, lasai-lasai, pilotaren bila joatea besterik ez dute jokalariek.
Futbolean ia edozein tokitan jokatu daitekeen bezalaxe, golfean ere antzeko zerbait egin daitekeela erakutsi digute.
Egilea: Manu Gimenez
Kategoriak: gizartea
Tags: leioa artatza golf
Iruzkinak: 0

Inprimatu





