![]() |
| Tag gorria (1) | 1/1 |
2008/04/23
EHUko areto nagusian “Alfonbra Gorria” ekitaldiaren beste hitzaldi bat eman zuten. Jon Lavinek, titular publizitarioetaz hitz egin zuen. Horretarako iragarki batzuk erabili zituen, atzo. Ekintza hau, EMedia Comunicaciónek antolatu zuen. Honen helburua publizitatea bultzatzea zen, gaiari buruzko mota askotako informazioa emanez.
Urtero bezala, udaberria hasi baino lehen, publizitatearen “Alfonbra Gorria” ekitaldia antolatu zuten. Urte honetako edizioa XIV.a izan zen. Jardueren artean hitzaldiak eta Donostiako Sol Festibalaren bideoak eman zituzten.
Jon Lavinek “Pues va a ser que no” kanpainaren egilea bere hitzaldia hasteko publizista on baten profilaz hitz egin zuen.
Horren ondorioz, aholku batzuk eman zituen. Jarraitzeko plagioetaz hitz egin zuen. Bestalde, bere ekitaldia jarraitu zuen telebistako iragarkiak jarriz eta iragarki grafikoak aztertu zituen.
Bere jardunaldiari amaiera emateko sortuko duten eskola bati buruz hitz egin zuen. Eskola hau irailean sortuko da, Bilbon. Honela publizitatea ikasten jarraitu nahi dutenek, ez dute behar izango Madrilera joatea.
“Alfonbra Gorria”-ren ekitaldi guztietara joan zutenak eta 22€ ordaindu zituenak bi kreditu jasotzeko aukera izan zuten.
Egilea: Rakel Acebes Villares
Kategoriak: EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateako ikasleek bidalitako albisteak
Tags: leioa alfonbra gorria ehu
Iruzkinak: 0
Egilea: Rakel Acebes Villares
Kategoriak: EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateako ikasleek bidalitako albisteak
Tags: leioa alfonbra gorria ehu
Iruzkinak: 0
Berria igo

Inprimatu





