![]() |
| Tag haizea (3) | 1/3 |
Haizeak gogor jo du Bakion: sekulako olatuak izan dira eta hainbat gauza eraman ditu aurretik; egunkarietako kioskoaren teilatua ere bai.
Egilea: Patxi noarbe
Kategoriak: Kalez kale
Tags: haizea ekaitza bakio kioskoa denboralea
Iruzkinak: 0
Eguraldi iragarleek haizete handiak iragarri zituzten atzorako, hala, nire larruan haize hori sentitu nahi nuela pentsatu nuen. Eta non mendi puntan edo kostaldean baino hobeto? Sopelanara joatea erabaki nuen.
Larrabasterrako metro geltokian jaitsi eta ez zirudien haize handiegirik zebilenik. Baina hondartzara gerturatzen joan ahala haizea indartzen hasi zen eta bideo-kamerarekin grabatzen hasi nintzen.
Errepideko seinaleak, zuhaitzak eta zutabe elektrikoak alde batera eta bestera mugitzen ziren haizearen noranzkoan. Oinez ibiltzea ere kosta egiten zitzaidan.
Baina okerrena hondartza ondoko begiralekuan zegoen. Ia ezin izan nuen bertara iritsi, haizeak atzeraka eramaten zidan eta zuhaitzak erabat etzanda ikus zitezkeen. Hondartzara jaitsi eta olatuak grabatzea pentsatu nuen, baina ezinezkoa zen. Haizeak hondarra altxatu eta aurpegian jotzen zidanean mina egiten zidan.
Surflariak ere ez ziren ausartu itsasora sartzen, hondartzak huts-hutsik zeuden. Hurrengoan, eguraldi iragarleek 100 km/orduko haizeaz hitz egiten dutenean, badakit zertaz ari diren.
Egilea: Manu Gimenez
Kategoriak: gizartea
Tags: sopelana haizea eguraldia hondartza
Iruzkinak: 0
Gaur goizean eguraldi kaxkarra egin du benetan. Euria noizbehinka eta haize izugarria. Hobe zen burua busti eta aterkia ireki gabe kalean ibiltzea, haizeak aterkia eraman edo puskatzea nahi ez bagenuen.
Adinekoek, gainera, lanak izan dituzte kaleetan zehar ibiltzeko. Aterkia heldu ezinik ibili dira zenbait eta argalenek indarrik ez zuten haizeari kontra egin eta aurrera jarrairtzeko, haizeak atzeraka eramaten zituen.
Zuhaitzak oker-oker eginda ikus zitezkeen eta adarrak dantza batean. Eta errepideko seinaleak eta termometroak ezker eskuin mugitzen ziren, haizearekin balantzaka erori behar zirela zirudien.
Egilea: Antonio Prieto
Kategoriak: gizartea
Tags: portugalete haizea eguraldia
Iruzkinak: 0

Inprimatu





