Tag haur (1)1/1
2008/05/28


Haur-hezkuntzaren ahuleziak eta gabeziak azalean geratzen dira ikerketak, informeak eta salaketak irakurriz gero; nahiz eta konturatu ez, nahiz eta gertu eduki ez, guztion etorkizunerako premia da haur-eskolen kalitatea eta kopurua bermatzea.

Geroz eta ume gehiago jaiotzen dira, horregatik haur-eskolen eskaria erruz handitu da azken urteotan. Eskari horri erantzuteko beharrezkoak liratekeen haur-eskolen kopurua errealitatetik oso urrun dago, eta nahiz eta legediak eskakizun zorrotzak izan, zentro ilegalen agerpena agerikoa da.

  


Bilboko ‘Mis Amiguitos’ haur eskolako arduradunak eta langile batek arlo hauen eta Europan eredugarri den Modenako hezkuntzaren inguruan hitz egin dute.

Eskaria eta eskaintzaren desoreka

Haur eskolak gero eta beharrezkoagoak dira. Izan ere, gurasoen estresa, lana, ordutegi luzeak... hauek guztiek eskaria asko handitu dute, eta gurasoek gero eta ordutegi malguagoak eta luzeagoak eskatzen dizkiete haur-eskolei.

Haur-eskolen kopurua ez da ailegatzen eskari guzti hau betetzeko, eta hori da gabeziarik garrantzitsuena, Mª Asuncionen, haur eskolan ume bat duen amaren esanetan: “kopurua handituko nuke; nire auzoan adibidez, haur eskola bakarra dago, eta beste bi ikastola eta ikastetxe baten menpe daude, ordutegi mugatua dutenak”.

Dirulaguntzen beharra

Kontu zorrotza da dirulaguntzena, eskakizunak askotan betetzeko zailak baitira. ‘Mis Amiguitos’en kasuan, hauen falta nabaria daukate, pribatua izanda ere, umeentzako patioa izatea eskatzen dietelako hauek jasotzeko, eta zaila da hau betetzea, espazio eta errekurtso faltagatik. Olgak, haur-eskolaren arduradunak, argi uzten du: “ez dugu inolako dirulaguntzarik jasotzen, umeentzako patiorik ez daukagulako, eta alternatiba bakarra umeak gertu dagoen parke batera eramatea da, gurasoen baimena eskatuta eta horrek dakarren erantzukizuna kontuan hartuta”.

Dirulaguntza gehienak eskola arruntentzako dira, beraz gutxi babestutako sektorea dugu haur-eskolena. Gainera, gurasoek gehienetan ez dute laguntzarik jasotzen, eta aukeratzerako orduan mugatuta daude, nahi duten haur-eskola aukeratzeko aukerarik ez daukatelako.

Zentro ilegalak

Uste duguna baino zentro ilegal gehiago daude gure inguruan: haurtzaindegi bezala funtzionatzen duten ludotekak, partikularrek pisuetan antolatzen dituzten umeak zaintzeko egoitzak, lizentziarik gabekoak asko... Izan ere, mota honetako zentroak irekitzerakoan, edozein lizentzia eskatu daiteke, eta nahi dena antolatu gero. “Harategi bat irekitzeko moduko lizentziarekin ere haur-eskolak zabaltzen dituzte, nahi dutena egiten dute”, dio Olgak; “zaintzen duten esparru bakarra osasungarritasuna da; lekua garbi badago eta jateko baldintzak onak badira, ez dute beste ezer behar”.

Kontuan hartzeko gauza da partikularrek umeak zaintzeko irekitzen dituzten zentroak; askotan atzerritarren esku daude, eta ‘ghettoak’ izatera ailegatzen dira, formaziorik gabeko egoitzak direlako, eta maiz familia bereko edo arraza bereko pertsonentzako direlako bakarrik.

Honen aurrean, kontrola da eskatzen dena; nahiz eta eskakizunak oso altuak izan, Gobernuak ez ditu zentro hauek kontrolatzen, eta benetako kontraesana sortzen da: haur-eskolak irekitzeko baldintza asko eskatzen dituzte, baina aldi berean ez daukate zentro ilegalen gaineko inolako kontrolik. Irtenbidea? Baimenak erraztea, dirulaguntzak handitzea, profesionalen fomakuntza bultzatzea...

Modena, eredu

Modenako (Italia) haur-hezkuntza eredugarri bihurtu da Europa osoan; heziketa integrala eta konstruktibista du oinarri (pertzepzioaren heziketa, haurren arteko elkarreragina lantzea...), eta langile guztiak dira hezitzaile (pedagogo, garbitzaile, irakasle, sukaldariak...guztiak hezitzailetzat hartzen dituzte).

Helburu nagusia haurren identitatea garatzea eta gurasoen parte hartzea sustatzea da, hauei etengabeko informazioa eskainita. Izan ere, hori baita arazorik garbienetako bat, gurasoen arduragabetasuna: “normalean gurasoei ez zaie umeen hezkuntza axola, hauek zaindu eta garbitzen dituzten bitartean”, dio Iratxek, haur eskolako langileak.

Modena kontuan hartuta, hemengo zentro gehienek aski betetzen dituzte itxaropideak, hezkuntza-mailan eta kalitatean. Hala ere, hezkuntzak badu zertan hobetu, profesionalen arloan batez ere; formazio eta kurtso gehiago, eta euskara-maila hobetzearen beharra, hain zuzen ere.

Hau guztia ikusita, argi geratzen da gutxi baloratutako sektorea dela, eta hau aurrera eramateko pausuak beharrezkoak suertatzen direla.

Konponbidea Gobernuan bertan egongo litzateke, honen kontrolean eta erantzukizunean; eta gurasoetan ere, hauen ardurapen falta delako askotan arazorik larriena, eta horren aurrean hezitzaileak ezer gutxi egin dezakeelako.

Etorkizuna gure eskuetan daukagu, eta ezinbestekoa da honetan behar bezalako neurriak eta konponbideak aurkitzea.

Egilea: Leire Alvarez Gomez
Kategoriak: EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateako ikasleek bidalitako albisteak
Tags: haur eskolak bilbao
Iruzkinak: 0


Berria igo
Helbide elektronikoa: Pasahitza:



Zer da hau?
Zure esku jarritako tresna bat da honako hau. Bi aukera daude: - Gai bat proposatu EiTBko profesionalek landu dezaten. - Zure albisteak zuzenean bidali. Testuak, argazkiak, bideoak eta audioak. Egunerokotasuna, gertakizunak, hurbileko kontuak, edo urrunekoak,... Gainera ETBko albiestegietan atera daitezke. Animatu eta kontutan izan arau hauek:

1)Titularrak letra xehez bidali. Letra larriz idaztea oihu egitearen baliokidea da Interneten.

2)Testuetan albisteak kontatu. Gogoratu hau herritarrek egindako kazetaritza dela. Iritziak emateko tartea ondoan daukazu. Albistea publikatutakoan, hortxe plazaratu ahal izango duzu iritzia.

3) Ekimen honen bidez, erabiltzaileei leiho bat zabaldu nahi diegu; albiste handi baten lekuko izan diren erabiltzaileei zein horren ohikoak ez diren berriak kontatzen dituztenei, edota politikaren eta horren ingurutik urrun dauden gaiak hurbiltzen dizkigutenei. Politika eta inguruko kontuak ez dira honen helburu, eta badute lekua taldeko komunikabideetan.

4) Ulergarriak ez diren titular eta testuak editatu ahal izango dira gainerako erabiltzaileek uler ditzaten.

5)Argazkiak ondo fokatuta bidali. Bideoei dagokienez, berriz, ez mugitu kamera batetik bestera, ahal duzun neurrian behintzat. Audioak, azkenik, entzuteko modukoak direnean bidali.
Bilatu
Bilatu tokia
Azken iruzkinak
Kategoriak
Artxiboak
Hilean herri-kazetari aktiboena
Urtean herri-kazetari aktiboena
Hilean iruzkin gehien jaso dituztenak
Urtean iruzkin gehien jaso dituztenak
Blog hau sindikatu