![]() |
| Tag hondartza (4) | 1/4 |
Sopelan egunpasa eder bat egitera joan naiz gaur. Eguraldi ona zela eta, pasioan gustura ibili nintekeela pentsatu dut. Gainera, ohiko jaiegunak atzo amaitu zirenez jende asko ibiliko ez zela pentsatu dut.
Baina ez nengoen erabat zuzen. Izan ere, Sopelako Arriatera hondartzako aparkalekuak kotxez beteta zeuden. Batzuk egonean paisaiarekin gozatzera etorri dira eta beste asko hondartzara jaitsi eta pasioan ibiltzera.
Aparkalekuan zeuden auto asko, gainera, kanpin furgonetak ziren, atzerritarrenak gehienak. Oporretako gau bat Sopelan igarotzea erabakiko zuten. Dena den, ia inor ez da ausartu hondartzan bainatzera. Surflariak bazeuden, baina bainujantzian busti direnak inor ere ez. Ausartenak belaunetaraino busti dira eguzkiari ongietorria emateko.
Egilea: Antonio Prieto
Kategoriak: Kalez kale
Tags: sopelana hondartza arriatera eguzkia
Iruzkinak: 0
Sopelako Arriatera hondartzako eraikinak botatzen hasi zirenean konturatu ziren harri bitxi batekin egin zutela topo. Kolore gorrixka du harriak, inguruko aitzen berdina da, baina kolore gorriarekin.
Gero konturatu ziren gorri koloreko harri hori lurreko zain bat zela. Gipuzkoako Aizkorri menditik Sopelako hondartza horretaraino doana gainera.
Dagoeneko ia erabat bota dituzte garai batean taberna eta surf taulak alokatzeko denda izan zirenak eta ageri-agerian utzi dute lurreko zain gorrixka hori. Begirada huts batekin nabarmentzen da harri horren kolore berezia, ingurukoaren aldean oso desberdina.
Egilea: Alaitz Mendiguren
Kategoriak: Kalez kale
Tags: sopela arriatera hondartza zain-gorria
Iruzkinak: 0
Sopelako Arriatera hondartzan urteetan egon diren bi eraikin botatzen hasi dira duela gutxi. Makinak jo eta ke ari dira paretak puskatu eta hondakinak kentzen.
Hondartzako itxura kaxkarragoa da egunotan Sopelako Arriateran. Kamioiak eta eraiste makinek naturaltasuna kentzen diote inguruari. Hotsek ere ez dute giroa alaitzen.
Baina jendeak berdin berdin pasiatzen jarraitzen du itsasertzean. Gaur eguraldi ederra zegoen eta asko animatu dira Arriateran buelta bat ematera, txakurra pasiatzera, korrika egitera edo oinak uretan bustitzera.
Azken urteotan negozio desberdinak egon dira botatzen ari diren eraikin bietan. Taberna bat egon da, surf taulak alokatzeko denda, etab. Ateak itxi zituen azkena surf taulena izan da.
Dena den, aspaldian utziak zeuden bertan lokal asko eta probetxua ateratzeko ari badira lan egiten, denboraldi bateko kalteak etorkizuneko onura ekar lezake.
Egilea: Alaitz Mendiguren
Kategoriak: Kalez kale
Tags: arriatera hondartza sopela eraistea
Iruzkinak: 0
Eguraldi iragarleek haizete handiak iragarri zituzten atzorako, hala, nire larruan haize hori sentitu nahi nuela pentsatu nuen. Eta non mendi puntan edo kostaldean baino hobeto? Sopelanara joatea erabaki nuen.
Larrabasterrako metro geltokian jaitsi eta ez zirudien haize handiegirik zebilenik. Baina hondartzara gerturatzen joan ahala haizea indartzen hasi zen eta bideo-kamerarekin grabatzen hasi nintzen.
Errepideko seinaleak, zuhaitzak eta zutabe elektrikoak alde batera eta bestera mugitzen ziren haizearen noranzkoan. Oinez ibiltzea ere kosta egiten zitzaidan.
Baina okerrena hondartza ondoko begiralekuan zegoen. Ia ezin izan nuen bertara iritsi, haizeak atzeraka eramaten zidan eta zuhaitzak erabat etzanda ikus zitezkeen. Hondartzara jaitsi eta olatuak grabatzea pentsatu nuen, baina ezinezkoa zen. Haizeak hondarra altxatu eta aurpegian jotzen zidanean mina egiten zidan.
Surflariak ere ez ziren ausartu itsasora sartzen, hondartzak huts-hutsik zeuden. Hurrengoan, eguraldi iragarleek 100 km/orduko haizeaz hitz egiten dutenean, badakit zertaz ari diren.
Egilea: Manu Gimenez
Kategoriak: gizartea
Tags: sopelana haizea eguraldia hondartza
Iruzkinak: 0

Inprimatu





