Tag idiazabal (1)1/1
2008/06/10

Bideo hau EiTBko profesionalek grabatu eta ekoitzi dute, baina ikusle batek eskatutakoa da.

Idiazabaleko gurasoek eta irakasleek beste herrientzat eredu bilakatu behar den ekimena abian jarri dute. Ikastolarako bidea ekologikoa, dibertigarria eta hezigarria izan daitekeela erakusten dute egunero.

Alegiazko trena bertoko umeek osatzen dute eta trafiko seinaleei kasu eginda, jakina, ikastetxe bideko arriskuak saihesteko bi irakasle eta bi guraso joan ohi dira, begirale lanetan.

  


Herriko sarreran jarri dute "oinezkoen trenaren" lehen geltokia. Hor biltzen dira inguruko haurrak eta 08:45 puntuan abiatzen dira. Hurrengo geltokia herriko plazan dute eta hor bidaiari gehiago sartzen dira ilaran.

Jose Luis Elio irakaslearen esanetan, "geltoki bakoitzean inguruan bizi diren umeak gurasoekin joaten dira elkartzen. Hasieran gutxi hasten dira, 20-30 bat ikasle eta guraso, eta bukaeran, iristerakoan, geltokietatik pasa ondoren, 100 inguru biltzen gara".

Iratxe Azkarate (ama): "Normalean egun batean bat eta bestean beste bat egiten dugu... zerrenda bat egin eta horrela denon artean" banatzen dute begirale lana.

Trena martxan jarri baino lehen autoz beteta egoten zen ikastolako sarrera. Orain berriz, oinezkoek dute lehentasuna.

Irati ikaslea da eta ideia ona iruditzen zaio "bestela bakoitza ia auto batean etortzen garelako eta asko kutsatzen du" horrek. "Ideia polita iruditzen zait lagunak ikusten dituzulako eta tertulian etortzen baitzara. Goiza hasteko era polita iruditzen zait".

Zeure proposamena egin nahi baduzu, egin iruzkina blog honetan.







 



Egilea: eitb24 eitb24
Kategoriak: Erabiltzaileek proposatutako bideoak
Tags: idiazabal umeak trena oinez
Iruzkinak: 0


Berria igo
Helbide elektronikoa: Pasahitza:



Zer da hau?
Zure esku jarritako tresna bat da honako hau. Bi aukera daude: - Gai bat proposatu EiTBko profesionalek landu dezaten. - Zure albisteak zuzenean bidali. Testuak, argazkiak, bideoak eta audioak. Egunerokotasuna, gertakizunak, hurbileko kontuak, edo urrunekoak,... Gainera ETBko albiestegietan atera daitezke. Animatu eta kontutan izan arau hauek:

1)Titularrak letra xehez bidali. Letra larriz idaztea oihu egitearen baliokidea da Interneten.

2)Testuetan albisteak kontatu. Gogoratu hau herritarrek egindako kazetaritza dela. Iritziak emateko tartea ondoan daukazu. Albistea publikatutakoan, hortxe plazaratu ahal izango duzu iritzia.

3) Ekimen honen bidez, erabiltzaileei leiho bat zabaldu nahi diegu; albiste handi baten lekuko izan diren erabiltzaileei zein horren ohikoak ez diren berriak kontatzen dituztenei, edota politikaren eta horren ingurutik urrun dauden gaiak hurbiltzen dizkigutenei. Politika eta inguruko kontuak ez dira honen helburu, eta badute lekua taldeko komunikabideetan.

4) Ulergarriak ez diren titular eta testuak editatu ahal izango dira gainerako erabiltzaileek uler ditzaten.

5)Argazkiak ondo fokatuta bidali. Bideoei dagokienez, berriz, ez mugitu kamera batetik bestera, ahal duzun neurrian behintzat. Audioak, azkenik, entzuteko modukoak direnean bidali.
Bilatu
Bilatu tokia
Azken iruzkinak
Kategoriak
Artxiboak
Hilean herri-kazetari aktiboena
Urtean herri-kazetari aktiboena
Hilean iruzkin gehien jaso dituztenak
Urtean iruzkin gehien jaso dituztenak
Blog hau sindikatu