![]() |
| Tag jaiak (4) | 1/4 |
Urteko gau motzenak emango die hasiera, urtero bezala, San Juan festei; haatik Eibarren, berebiziko garrantzia eman zaie aurtengo jaiei
Testua, Maialen Aizpurua, Iñaki Errasti
Prum-prum-prum… Danbolinaren hotsa. Hiru txisturen laguntzarekin, urtero lez, Lizarrako Dultzaineroek Eibarko kaleak alaituko dituzte herritarrak jai giroan murgilduz. Izan ere, urte osoa daramate egun hauen zain, herrian ospatzen diren jaien artean maitatuenak baitira.
Iñaki Arriola alkateak suziriari su eman bezain pronto, Untzaga plaza algaraz blaitu eta 72 orduz Eibarren ezaugarri den kolore grisa ezkutaturik gelditzen da, kolore biziak plazaratuz. Eta, nola ez, San Juan suak urteko gau laburrenaren iluntasuna argiztatuko du.
Hala ere, urtez urte jai giroa hobetzeko hainbat pauso hartu izan dira, gazteek festen aurrean udalak azaldutako pasibotasuna dela eta. Gaste duela bi urte sortu zen, “gatz eta piperrik gabeko jaiak diren hauek, urteko gertaera bilakatu daitezen lan egiten dugu”.
Hobe aste oso bat hiru egun baino Kalera irten eta Eibartar gazteei San Juanen inguruan galdetuz gero, erantzun ugariak eta desberdinak entzun ditzakegu, baina badago bat denek komunean dutena: San Juanak labur egiak dira. Bizkaiako herrietako festa gehienak bi astez luzatzen dira eta hauxe bera da gazteek Gipuzkoako herri honetako jaiei atxikitzen diotena.
“Jaiak hasi direla ohartarazten garenerako ematen zaie amaiera” dio Lide Errastik, 15 urteko Eibartarrak gaiaren inguruan. "Gainera, egunez zehar ez dago inolako ekitaldirik, gaberaino itxaron behar da jaiez gozatzeko”.
Izan ere, San Juanetako programazio eskasa da beste arazoetako bat. Beraz, kexatzeak konponbiderik ez dakarrenez, Eibartar gazte talde batek zezenari adarretatik heltzea erabaki zuen Gaste erakundea sortuz, Giro Alaia Suspertzeko Talde Eibartarra, alegia.
Geroztik, lan handia egin dute programazio zabal eta oso bat sortzeko, honek izan dituen oztopoak gutxika-gutxika gaindituz. Aurten aurrerapauso garrantzitsu bat eman nahi izan dute, emaitza oso positiboekin: San Juanak aste oso batera luzatzea, "I. EIBARKO ASTE HAUNDIXA" deituko dena.
Aste hau, San Juanen aurreko asteburutik San Pedro egunaren bitartean ospatzea nahi da eta honen barruan asko dira egitea pentsatu diren ekintzak, besteak beste, goitibehera lehiaketa ospetsua. Irailean izan ziren Gastekoak Mutrikun, bertako goitibehera lehiaketaren gora beherak aztertzeko, izan ere, badira hainbat ibilbide proposamen.
Hala ere, badirudi zailtasunak izan dituztela ekintza aurrera eramateko, eta datorren urtean ospatzea erabaki da. Beste ideietako bat, koadrilen jokoak eta bigantxak bi egunetan banatzea izan da, “nobedade bezala, San Juan bezperan jokoak egin eta hurrengo egunean bigantxak ospatuko lirateke” azaldu du Josu Mendicutek, Gasteko buruak.
Orain arte ekainak 23an ospatu izan dira arratsaldez, baina hiru ordu luzez zezen plazan egotea pisutsu gertatzen denez, ekintza San Juan bezperan eta San Juan egunean banatzea pentsatu da.
Bestalde, San Juanen aurreko larunbatean, Gasteizeko blusen koadrila bat ere izango da Eibarren, “Gasteizeko jaietan egiten dena gure herrira ekartzea nahi izan dugu” dio Josuk, “Kaxkajo Eibarko maskota Zeledonen antzera jaitsiko dugu baita ere, gauez berriz udaletxera igotzeko”.
Rocka zuzenean San Juanetan
Hainbat musikari ospetsu izan dira Untzagako eszenatokiaren gainean urtez urte San Juanak girotzen., Kiko Veneno, Rosendo, Lucrecia eta La Cabra Mecanica, hauen artean. Eta 2008an ere, Rocka izango da protagonista jaietan “Los Suaves” talde galiziarrak eskainiko duen kontzertuarekin.
Ekainaren 21ean izango da Untzaga plazan, Udaletxeko iturriek azaldu dutenez. San Juan bezpera baino bi egun lehenago egingo da, beraz. Inoiz baino gogo gehiago jarri zaio hobekuntza proiektu honi, eta fruituak nabarmenak izango dira.
Egilea: iñaki Errasti Muñoa
Kategoriak: EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateako ikasleek bidalitako albisteak
Tags: eibar josu mendicute san juanak ekaina jaiak festak sua aste handixa
Iruzkinak: 0
Baserritar jantzia sustatzeko asmoz, Eibarko GASTE Elkarteak "Miss eta Mister Baserritarra I. Lehiaketa" antolatu du. Euskal jantzi tradizional bat jantzirik doan edonork har dezake parte.
Azaroaren 30ean izango da, San Andres egunean. Sariak:
-90 €ko txekea Eibarko Dendarien Elkarteko kide diren dendetan gastatzeko.
-Baserritar zapi erraldoia. -Txapela (mister) eta otarra (miss).
-GASTEko kideekin afaria.
Partehartzaile guztiek gabonetako otarren zozketan parte hartuko dute, eta sagardoa izango dute doan. Parte hartu barik, baserritarrez jantzita doazen guztiek txorizoa izango dute doan arratsaldeko 5,30etan.
Arratsaldeko 7etan, berriz, Kaikuren bainilazko irabiatuak banatuko dira. Arratsalde osoan zehar sagardo kupela egongo da plazan. Ekimen hauek Eibarko San Andres jaien baitan antolatu ditu GASTEk.
Informazio gehiago: http://www.sanandr.es
Egilea: Josu Mendicute Rodriguez
Kategoriak: Kalez kale gizartea denetarik
Tags: jaiak eibar baserritar-jantzia sanandresak festak untzaga gaste gazte txapela
Iruzkinak: 0
Pasa den ostiral gauerako antolatuta zeuden autobusak, bertan behera geratu ziren.
Ondorioz, ehundaka eibartarrek oinez egin behar izan zituzten, gaueko ordu txikitan, Santutegia eta hiria banatzen duten 8 kilometroak.
Beste askoren senideek autoa hartu behar izan zuten, eta animosoenek gaupasa egitea erabaki zuten.
Egilea: Josu Mendicute Rodriguez
Kategoriak: gizartea
Tags: arrate jaiak garraioa garraio-publikoa euskotren udala eibar
Iruzkinak: 1
Egilea: ander hurtado quevedo
Kategoriak: gizartea
Tags: lamiakoko jaiak
Iruzkinak: 0

Inprimatu





