Tag jaizkibel (1)1/1
2008/04/23

Bideo hau EiTBko profesionalek grabatu eta ekoitzi dute, baina ikusle batek eskatutakoa da.

Martxoaren 6an gertatu zen Maro ontziaren istripua. Motorretan matxura izan zuen eta Jaizkibelgo arroketan ez aurrera ez atzera geratu zen. Hilabete eta erdi geroago langileak ontzia zatitzen ari dira, amildegitik ateratzeko. Baina izan liteke 54 tona erregai egun gutxi batzuetan lurruntzea?

Jose Mikel Garmendia AZTIko teknikariaren esanetan, "aditu batzuek esaten dute oso zaila dela sinesteko. Hor gerta izan zitekeena da egun horietan ekaitz bat izan genuela hemen" eta ekaitz horren eraginez "izandako isuri edo orban handi hori desagertzen joan zela uraren indarraren eraginez, olatuekin eta abar". Hori ingurugiroaren "mesedetan izan da, kostaldera ez delako gauza oso kontzentratu bat etorri. Gero eta kontzentratuagoa, kaltea handiagoa izango litzateke. Aditu horiek esaten dutenez, itsaso barrura joan baldin bada, desagertzen joan dela esan nahi du", Garmendiak azaldu duenez.

AZTIko teknikariak azpimarratutakoaren arabera, "kaltea izan da, hor isuri bat egon delako eta oso sustantzia kutsakorra edo toxikoa delako. Zenbaterainokoa izan den, hori ez dakigu. Guk badakigu lehenengo aste horretan irten ginela itsasora eta ikusi genituela orban batzuk".

Begi-bistako kalterik ez da izan, ez da hildako arrainik agertu, beraz batetik lasaitasuna, baina nolabaiteko kezka ere badago. Horren harira, Garmendiak jakinarazi du "horrelako istripuek ere" eragiten dutela "beste motako kaltea, epe ertainera edo laburrera", eta bere buruari galdegin dio "zeinek" dakien "hemendik urte batera edo bi urtera zerbait ikusiko dugun!".

Zeure proposamena egin nahi baduzu, egin iruzkina blog honetan.



Egilea: eitb24 eitb24
Kategoriak: Erabiltzaileek proposatutako bideoak
Tags: maro jaizkibel isuria erregaia
Iruzkinak: 0


Berria igo
Helbide elektronikoa: Pasahitza:



Zer da hau?
Zure esku jarritako tresna bat da honako hau. Bi aukera daude: - Gai bat proposatu EiTBko profesionalek landu dezaten. - Zure albisteak zuzenean bidali. Testuak, argazkiak, bideoak eta audioak. Egunerokotasuna, gertakizunak, hurbileko kontuak, edo urrunekoak,... Gainera ETBko albiestegietan atera daitezke. Animatu eta kontutan izan arau hauek:

1)Titularrak letra xehez bidali. Letra larriz idaztea oihu egitearen baliokidea da Interneten.

2)Testuetan albisteak kontatu. Gogoratu hau herritarrek egindako kazetaritza dela. Iritziak emateko tartea ondoan daukazu. Albistea publikatutakoan, hortxe plazaratu ahal izango duzu iritzia.

3) Ekimen honen bidez, erabiltzaileei leiho bat zabaldu nahi diegu; albiste handi baten lekuko izan diren erabiltzaileei zein horren ohikoak ez diren berriak kontatzen dituztenei, edota politikaren eta horren ingurutik urrun dauden gaiak hurbiltzen dizkigutenei. Politika eta inguruko kontuak ez dira honen helburu, eta badute lekua taldeko komunikabideetan.

4) Ulergarriak ez diren titular eta testuak editatu ahal izango dira gainerako erabiltzaileek uler ditzaten.

5)Argazkiak ondo fokatuta bidali. Bideoei dagokienez, berriz, ez mugitu kamera batetik bestera, ahal duzun neurrian behintzat. Audioak, azkenik, entzuteko modukoak direnean bidali.
Bilatu
Bilatu tokia
Azken iruzkinak
Kategoriak
Artxiboak
Hilean herri-kazetari aktiboena
Urtean herri-kazetari aktiboena
Hilean iruzkin gehien jaso dituztenak
Urtean iruzkin gehien jaso dituztenak
Blog hau sindikatu