![]() |
| Tag kirol-portua (1) | 1/1 |
2007/03/26
Udaberriaren etorrerarekin Getxoko kirol-portura itsas-bidaiak egiteko itsasontzi erraldoiak iristen hasi dira. Ontzi horietan ehundaka pertsona sartzen dira, harrigarria da nolako eraikin flotanteak egiten dituzten.
Getxoko portura begiratu eta txalupa eta yateen gainetik ontzi handi bat nabarmentzen da. Kaian dauden itsasontzi guztiak batuta ere ez lirateke ontzi horren tamainara iritsiko.
Turistaz beteta heltzen ziren autobusak portura, itsasontzia hartu dezaten. Kai-muturrean pasioan genbiltzanok harrituta begiratzen genion barkuaren handitasunari.
Egilea: Ana Belen Gomez
Kategoriak: Kalez kale
Tags: getxo kirol-portua itsasontzia
Iruzkinak: 0
Berria igo

Inprimatu





