![]() |
| Tag kirolak (2) | 1/2 |
Irun-Hondarribia emakumezko saskibaloi taldeak, azkenean, garaipena lortu du Ardoiren aurka jokatutako partiduan.
Irati Rubio
Azken aldiz irabazi zutenetik denbora asko igaro arren, Anne Peñaren neskek etxean garaipena lortu zuten Ardoiren aurka. Hasieratik partidua bidasotarren menpe egon zen. Aurkako taldea hirukoei esker etxekoengandik hurbil mantendu zen une oro.
Zelaira atera bezain pronto, erraza zen Irun-Hondarribiako neskek zuten prestaketa paregabeaz ohartzea. Berotze ariketetan eta partiduan zehar mugimendu azkarrak, egokiak, zehatzak eta ilusioz beteak nabarmendu ziren.
Horrez gain, jokalariek duten altuera mesedegarria izain zitzaien, gehienak 1,85m ingurukoak baitziren. Etengabe animatzen zegoen jendetza bidasotarrak indar gehiagorekin jokatzea eragin zuen. Lehenengo laurdenean etxekoek talde lanerako jarrera bikaina erakutsi zuten, defentsarako nahiz erasorako talentua argi utziz.
Hala ere, bigarren laurdenetik aurrera Ardoiko neskek pilak martxan jarri eta hirukoak, bata bestearen atzetik, sartzen hasi ziren markagailua parekatuz. Besteak beste, Izaskun Alfonso eta Maria Moral nabarmendu ziren. Egoera ezegonkor eta tentsiodunaren eraginez, ikusleek ez zuten akats ñimiñoena ere barkatzen. Izan ere, Amaia Echeberriak hiruko bat sartu arren, epai-mahaiak nahi gabe bi puntu soilik gehitu zituen markagailura. Horrek ikusleak haserrarazi zituen eta honako hauek entzun zitezkeen: “Arbitro esnatu!”, “Errektifikatzea jakitunena da”, etab.
Berehala, epai-mahaiak akatsa zuzendu eta barkamena eskatu zuen. Beste ezusteko bat ere gertatu zen. Saskiko sarea nahaspilatu zen eta partidua eten zuen. Zorionez, arbitroak arazoa unean bertan konpondu zuen. Nafarrek gogor borrokatu zuten ez galtzearren, baina etengabeko faltak ez zien mesederik egin.
Edurne Arrechea bost falten ondorioz kaleratua izan zen eta egoera hartatik hurbil taldekideetako beste bi aurkitu ziren. Irun-Hondarribiakoek ere kaleratze bat izan zuten, Veselka Ivanova Todorovarena, hain zuzen ere. Irun-Hondarribia taldea Ardoiren aurretik aurkitu zen momentu oro. Kanpotarrek ordea, sekula amore ematen ez dutela erakutsi zuten. Partidu osoan zehar gogor eusteaz gain, Iñaki Ayerra Ardoiko entrenatzaileak, azkeneko momentuan, dena arriskuan jarri zuen.
Partidua amaitzeko minutu bat eta 33 segundo geratzen ziren eta markagailuak 65-59 adierazten zuen. Ayerrak partiduan zehar aurrera eramandako plan estrategia alde batera utzi zuen eta haren neskek gogor jo zuten hirukoak sartzera. Hala ere, zortea ez zen haien aldekoa izan. Azkeneko momentuan Tamara Bravok sartutako hirukoarekin eta Tsvetomira Sgnyanovaren bikoarekin bidasotarrek irabazi zuten.
Beraz, luzaroan eskuratu ezineko garaipena azkenean iritsi zitzaion Anne Peñaren taldeari. Irun-Hondarribiaren hurrengo partida apirilaren 10ean, 18:15ean, Leioako Irlandesen aurka izango da.
Irun-Hondarribia 70 Valsay Azysa Ardoi 60 Irun-Hondarribia. Miren Aspillaga (2), Tamara Bravo (1), Cristina Gonzalez (7), Amaia Echeberria (24), Veselka Ivanova Todorova (25) -hasierako bostekoa-:
Izaro Alza (7), Stela Deyanova Boneva (-), Tsvetomira Sgnyanova Sharenkapova (4). Entrenatzailea. Anne Peña Arteaga Ardoi. Patricia Rodero (8), Leire Lizoain (3), Izaskun Alfonso (15), Maria Moral (15), Darby Cave (6) –hasierako bostekoa-:
Garasi Misiego (6), Edurne Arrechea (2), Sara Guillen (5). Entrenatzailea. Iñaki Ayerra Laguntzailea. Ruben Nava Markagailua laurden bakoitzeko. 23-14, 37-29 (atsedenaldia); 51-45 eta 70-60.
Epailea. Javier San Martin Diez. Bestelakoak.
Partida Irungo Artaleku kiroldegian, apirilaren 6ko goizeko hamabietan, izan zen. 50 bat lagun egon ziren, batik bat, jokalarien gurasoak, familia-kideak, lagunak eta saskibaloi zaleak, baina baita Ardoiko jokalarien gurasoak ere.
Egilea: Irati Rubio Martín
Kategoriak: EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateako ikasleek bidalitako albisteak
Tags: kirolak
Iruzkinak: 0
Durangoko Landako kirolgunearen ondoko bidegorrian zaharrek kirola egin zezaten, makina batzuk jarri zituzten duela gutxi. Baina haien egoera oso txarra denez eta oinarrizko akats batzuk dituztenez, ez dituzte erabiltzen.
Gaur eguraldi on xamarra egin duenez Durangoko bidegorrian jende asko zebilen pasioan, bizikletan edo egonean. Inor ez zebilen ariketak egiten duela hilabete batzuk jarri dituzten pedaldun aulkietan edo dena delakoetan. Harritzekoa, izan ere, ikusmira handia izan zuen jartzea erabaki zutenean.
Erabilera urriaren arrazoia oso garbia da, ez dago erabiltzeko moduan. Pedalak oso gaizki daude, lasaiera handia dute eta bi pedalak ez doaz batera. Eserlekua ez da batere erosoa eta ez dauka pertsonaren altueraren arabera erregulatzeko modurik.
Esku eta besoekin ariketak egiteko aparatuak ere ez daude askoz hobeto. Ezinezkoa da ariketa horiek burutzea, mugitu ere ezin da egin, printzipioz alde batetik bestera eskuak eta ukalondoak erabiliz mugitu beharko litzateken gailua.
Horrelako zerbait egiten hasita, hobeto pentsatuta eta gogo gehiagorekin egin beharko luketela uste dut.
Egilea: Antonio Prieto
Kategoriak: Kalez kale
Tags: durango landako pedalak kirolak
Iruzkinak: 0

Inprimatu





