Tag kontzertua (4)1/4
2008/06/01

Inoiz baino inperfektuago itzuli da Ainhoa Cantalapiedra abeslari Galdakaotarrak, bere lan berria aurkeztu du Derion Lau urteko isilunearen ondoren, “Operación Triunfo” reallity ospetsuaren bigarren edizioko irabazleak musika mundura itzultzea erabaki du, “Imperfecta” lan berriarekin.

Askoren ustez, betiko ahantzirik gelditu den “triunfitoa” da Ainhoa, eta diskoak izan duen harrerari erreparatuz gero, aurrekoa baieztatu dezakegu lasai asko. Musikaren negozioaren egoera aski ezaguna da denon artean. Duela hamar urte, disko baten 50.000 kopia saltzeak ez zuen meritu handirik suposatzen, gaur egun ordea, 15.000 lan saltzea lortzen duen abeslari bat harro sentitu daiteke.

  

Galdakaoko abeslariak ere ondo ezagutzen du zein den errealitate hori, beraz, diskoa Internet bidez eskuragarri jarri du, guztiz doan. Apustu arriskatua dudarik gabe. Deskarga kopurua ezagutzen ez dugun arren, komunikabideetan izan duen presentzia ez da oso nabarmena izan, hala ere, Apirilaren 11-n eman zion hasiera “Imperfecta” jirari Derioko udalak antolatutako kontzertuan.

Ainhoak arriskua gustuko duela argi utzi zuen berriz ere emanaldia akustiko formatuan eskainiz. Erronka latza edozein abeslarirentzat, bai horixe. Kontzertuak 21.30ean behar zuen hasi, baina ordu horretarako ez zeuden kultur etxeak dituen 135 eserlekuak beterik eta sarrera erosteke zuen zenbait pertsona ere bazegoen, 6 euroko sarrera, alegia.

Bilboko telebista ere bertan izan zen Ainhoaren jarraitzaile sutsuenekin elkarrizketak grabatzeko. Abeslari preziatuenen antzera, ordu erdi beranduago hasi zen emanaldia. Bi gitarra espainiarren laguntzaz, Ainhoak, look “ochentero” berria zeramalarik, bere azken diskoko abesti gehienak eskaini zizkion entzulekoari, bere aurreko diskotako pare bat abestirekin batera.

Hauez gain, U2-en “Pride” abesti ezagunaren bertsioa egin zuen Galdakaoko abeslariak. Ahotsaren kalitatea eta potentzia nabarmentzekoak izan ziren, abesti bakoitzari indar berezia eskaini baitzion Ainhoak. Azken abestiarekin batera, bertakoek beste bat entzutea nahi izan zuten eta abeslariak, publikoarekin hurbiltasun handia agertuz, beraiei eskaini zien azken abesti horren aukeraketaren lana.

Honekin batera eman zitzaion bukaera kontzertuari txalo eta txistu artean. Lan benetan ona. Hau gutxi balitz, emanaldiaren ostean, abeslariarekin hizketan egiteko aukera izan zuten bere jarraitzaile onenek. Irribarre bat aurpegian margoturik, Operación Triunfoko irabazleak argazkietarako posatu, autografoak sinatu eta galdera guztiak erantzun zituen izandako harrera ona eskertzeko.

Diskoaren martxarekin oso gustura dela adierazi zuen, berea sentitzen baitu, lan guztiz pertsonala eta mimatua. Orain, promozioarekin jarraitzeko intentzioa dauka eta zortea izanez gero, kontzertu gehiago eskaintzeko aukera ere izango du. Adi jarraituko dugu.



Egilea: iñaki Errasti Muñoa
Kategoriak: EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateako ikasleek bidalitako albisteak
Tags: derio ainhoa imperfecta akustikoa kontzertua kultur etxea
Iruzkinak: 0


2008/05/10

Oñatiko taldea ez zen damutu Algortan bildutako zale amorratuei emandako kontzertu jendetsuaz

 Karla Crego, Algorta

Latzen taldekoek ez zioten hutsik egin Algortako herriari, apirilaren 5ean bertako Portu Zaharrean eskainitako kontzertuan. Euren ibilbide luzearen unerik oroigarrienean ez badaude ere, gomutan gordetzeko moduko emanaldia eskaini zuten, Lor taldeak emandako kontzertuari jarraiki. Inoiz baino arrakastatsuago dagoela erakutsi zuen Heavy metaleko Euskadiko bandarik adierazgarrienetarikoa den Latzenek.

  

Hamar urteko etena izan duen musika taldeak Infernuko ateetan diskoa aurkeztu zuen eta hasiera-hasieratik zaleek haien irrika eta urduritasuna erakutsi zuten, 20 minutu inguru itxaron behar izan baitzuten noiz hasiko zain. Haatik, jendeak behin eta berriro garrazi egin zuen ‘Latzen’, saltoka eta beraien botilak besoarekin alde batera eta bestera mugituz. Kontzertuari “Hiesa ihes” abestiarekin eman zioten sarrera.

Disko bereko kantu ugari ere izan ziren, baina Aitor Uriartek “Ze ingo xu” abestia kantatzen hasi zenean, lehenengo ilarak bere emozioa azalarazi zuen bultzaka etengabe. Honako abestia izan zen gaueko giroa berotu eta animatu zuena, ikusleen artean kidetasun handia sortaraziz. Amaitzeko, Kortaturen “Zu atrapatu arte” abestu zuten eta gaur egun klasikotzat hartzen den eta fama duen “Laztana” balada interpretatu zuten. Ikusleriaren artean 15-25 urte bitarteko gazteak izan baziren ere, Latzenen betiko zale amorratuak ere han izan ziren, tinko, beti bezain leial. Hauetariko batzuk ere bezperatik egon ziren karpan.

Lehenengo lerroetan leku bat ziurtatzearren. Iragana ahaztu gabe Duela hamabost urte taldea sortu zuten Latzeneko partaide berberek, etenaldi bat egingo dute arnasa hartzeko eta berriro zuzeneko kontzertu gehiago emateko. Publikoak beraien ikuspegi ona edukitzen jarraitzeko, hilabete honetan haien zuzeneko emanaldi guztiak biltzen dituen DVD eta CD-a aurkeztuko dute. Honekin Latzenen ibilbideari errepaso bat emateaz gain, zaleek gustuko izango duten materialak dedikatu nahi izan dute. Ondoren euren proiektuetara bueltatuko dira, udan kontzertu gehiago eskaintzeko xedea nagusi izanik.



Egilea: Karla Crego
Kategoriak: EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateako ikasleek bidalitako albisteak
Tags: algorta latzen portu zaharra kontzertua
Iruzkinak: 0


2008/05/04

Katamalo taldeak doinu erakargarri eta lasaiez bete dute asteazken arratsaldea

Zazpiak aldera hasi zen betetzen Sarrikoko Unibertsitateko Aula Magnaren kanpoaldea, kontzertua hasteko zain zeuden unibertsitarioez gehienbat. Ordu erdi geroago, eszenatokia ilundu eta Bihotz Bakartien Kluba agertu zen txalo artean.

Talde hau Alex Arregi, Gotzon Barandiaran, Itxaso Etxebeste, Aintzina Lekue, Gorka Mugarza, Gorka Urbizu eta Nerea Urbizuk osatzen dute, eta Barandiaranen poemei musika eman diete, Arrakalak ikuskizunarekin egin zuten bezala.

  

Metronomoaren ardatza oinarri hartuta, Gurarika, Iruntzi Dana eta Ukatu Egin Behar Nizun Zoriona bezalako kantek ikusleria bidai liriko batean murgildu zuten, kanta bakoitzaren aurretik Barandiaranen interpretazioekin batera: sarrera poetiko txikiek kantei irekitzen zioten lekua, eta etenaldirik gabeko emanaldia aurrera jarraitzen zuen, beti ere argien eta erritmoaren menpean.

Nabaria izan zen Gorka Urbizuren presentzia, Berri Txarrak taldeko abeslaria izanda txalorik gehienak hark abestutako kantetan entzun baitziren; gainerakoak Alex Arregi kitarrak, Nerea Urbizuk (teklatua eta kajoia) eta Barandiaranek berak abestu zituzten, tematika handia jorratzen zituztenak: gai sozialak, gizakien arteko harremana, biolentzia generoa…

Izan ere, Katamalo izenak bizkaieraz ‘maskara’ esan nahi du, eta kontzeptu hau izan da poemetan uztartzen dena, faltsukeriaren eta gezurraren presentzia, eta hauek ezagutzera eramatearen beldurra. Askotan kantak ikusleriaren txaloek lagunduta abestu zituzten, hauen inplikazioaren eta gozamenaren seinale; momentu berezia izan zen Min Hau kanta, Peru Aranburuk idatzitako eta Berri Txarrak taldeak 18/98 Auzolanean diskarako abestutako kanta alegia.

Amaiera atsedenaldi baten ostean, ‘katamaloak’ eszenatokira itzuli eta kanta pare bat abestu zituztenean etorri zen, metronomoaren hotsak isilunea sortu zuen arte; amets batean bezala, Aula Magna husten hasi zen, gehiago entzuteko gogoarekin gelditu zirenak kanpora atera zirenean.



Egilea: Leire Alvarez Gomez
Kategoriak: EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateako ikasleek bidalitako albisteak
Tags: katamalo kontzertua sarriko ehu
Iruzkinak: 0


2008/05/02

Nazioarteko musika talde bat Bilbon, sarrera guztiak salduta… kontzertuak itxura ona zuen. Sarrerak ez ziren oso merkeak (27€) baina, 1.600 gazte baino gehiago batzea lortu zuten Simple Plan-eko mutilek. Ez ziren bakarrik egon, bi talde zituzten telonero gisa: Falling Kids madrildarrak eta No Way Out bartzelonarrak.

Arratsaldeko zazpiak laurden gutxi ziren Barakaldoko Rock Star Live kontzertu aretoaren atean sekulako oihuak entzun zirenean. Simple Plan talde kanadarraren taldekideak bere jarraitzaileak agurtzen atera ziren. Hamasei urteko neskek izugarrizko zarata sortu zuten.

  

Kontzertua Under 18 izenpean antolatu zen eta marketin estrategia bezala adin txikiko baten konpainia derrigortzen zen. Eskerrak marketin estrategia baino ez zela izan, bestela gehiengoa kanpoan geratuko litzatekeelako.

Behin barruan, kamisetak erosi kontzertuan egon zinela ikustera emateko(gainera kamisetak taldearen lagun min batek saltzen zituen, Patrickek, jarraitzaile guztiek ezaguna zutena) eta zortzietan (puntualak izan ziren) Falling Kids eszenatoki gainean zeuden. Ez dira oso famatuak baina pare bat jarraitzaile sutsu aurkitu zituzten mutilen artean, haien kontzertu laburraz (20 minutu eskas) gozatu zutenak.

No Way Out giroa prestatzeko talde aproposa izan zen. Hasierako problema teknikoaz aparte, jendea animatu eta parte hartzera bultzatu zuten. Hilabete honetan aterako den disko berriaren bi abesti eta aurreko diskoko hainbat abestu zituzten, beti publikoaren koroarekin, gehiagoren gogoekin geratu zirenak.

Bederatzi t’erdietan, luze egin zen egotaldi baten ondoren, Generation abestiaren lehen akordeak entzun ziren eta Pierre eta bere lagunak jarraitzaileen abesti gustukoenak jo zituzten, hauen artean: The end, When I’m gone eta Your love is a lie disko berritik eta Welcome to my life, Addicted eta I’d do anything bere aurreko diskoetatik.

Neska guztiak bereganatzen zituzten gazteleraz hitz egiten saiatzen ziren bakoitzean (“muchas chicas guapas”) eta I can wait forever abestiarekin ( “a song for all the chicas, the señoritas”).

Lehenengo geldiunearen ostean, Pierre, abeslaria, DJ mahai gainean agertu zen Untitled abesteko bere taldekideen aurrean eta oparitxo batzuk (puak) banatzeko han atzean zapalduta zeudenen artean. Amaitzeko taldekideek ikurrina bat atera zuten Bilboko Athletickeko ezkutuarekin fan guztiak agurtzeko eta ordu t’erdi baino gehiago iraun zuen kontzertuari bukaera eman zioten.

Nahiz eta backstage-ean egon zirenen jarraitzaile askotariko bat ez izan, izugarri ona izan zen kontzertua gozatu zuten Bizkaiko gazteek.

-Noiz: Apirilak 10 (19:30 ateak zabaldu – 20:00 kontzertua)

-Non: Rock Star Live (Megapark – Barakaldo)

-Gonbidatuak: Falling Kids eta No Way Out

-Simple Plan dira: Pierre Bouvier (abeslaria), David Desrosiers (baxu-jotzailea), Chuck Comeau (bateria), Sebastien Lefebre eta Jeff Stinco (gitarristak)



Egilea: Janire Quintairos Ojanuren
Kategoriak: EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateako ikasleek bidalitako albisteak
Tags: simple plan no way out falling kids rockstar live barakaldo kontzertua apirilak
Iruzkinak: 0


Berria igo
Helbide elektronikoa: Pasahitza:



Zer da hau?
Zure esku jarritako tresna bat da honako hau. Bi aukera daude: - Gai bat proposatu EiTBko profesionalek landu dezaten. - Zure albisteak zuzenean bidali. Testuak, argazkiak, bideoak eta audioak. Egunerokotasuna, gertakizunak, hurbileko kontuak, edo urrunekoak,... Gainera ETBko albiestegietan atera daitezke. Animatu eta kontutan izan arau hauek:

1)Titularrak letra xehez bidali. Letra larriz idaztea oihu egitearen baliokidea da Interneten.

2)Testuetan albisteak kontatu. Gogoratu hau herritarrek egindako kazetaritza dela. Iritziak emateko tartea ondoan daukazu. Albistea publikatutakoan, hortxe plazaratu ahal izango duzu iritzia.

3) Ekimen honen bidez, erabiltzaileei leiho bat zabaldu nahi diegu; albiste handi baten lekuko izan diren erabiltzaileei zein horren ohikoak ez diren berriak kontatzen dituztenei, edota politikaren eta horren ingurutik urrun dauden gaiak hurbiltzen dizkigutenei. Politika eta inguruko kontuak ez dira honen helburu, eta badute lekua taldeko komunikabideetan.

4) Ulergarriak ez diren titular eta testuak editatu ahal izango dira gainerako erabiltzaileek uler ditzaten.

5)Argazkiak ondo fokatuta bidali. Bideoei dagokienez, berriz, ez mugitu kamera batetik bestera, ahal duzun neurrian behintzat. Audioak, azkenik, entzuteko modukoak direnean bidali.
Bilatu
Bilatu tokia
Azken iruzkinak
Deustok BTk, irabazi dio Mungia BTari partidu luze eta interesgarri baten ondorioz - Olatz - 2008-05-21 00:33:36
“Aspaldikotik” emanaldiarekin kimu berriak sortu dira tradizioaren sustraietatik - itxaso onsalo - 2008-05-19 13:43:53
Ahots gazteari, gazteek omen - Garikoitzen fan bat..jajajaja - 2008-05-01 00:52:03
Asteburu honetan erabakita gelditu dira Arabako bertsolari txapelketako finalerdiak - pedro - 2008-04-01 20:08:12
Olibondoak Gipuzkoan - Urtzi Jauregibeitia Martinez - 2008-01-28 11:03:38
Kategoriak
Artxiboak
Hilean herri-kazetari aktiboena
Urtean herri-kazetari aktiboena
Hilean iruzkin gehien jaso dituztenak
Urtean iruzkin gehien jaso dituztenak
Blog hau sindikatu