Tag kontzertuak (4)1/4
2008/06/02

Aparteko giroa somatzen zen Sarrikoko ekonomia eta zientzien fakultatean. Poliki-poliki areto nagusia jendez betetzen zoan zen eta aurreikusita zuten moduan 7:30ean eman zioten Katamalo taldekoek hasiera kontzertuari.

Argiak itzali bezain pronto lehen akordeak entzun ahal izan ziren, isiltasuna nabarmen zen aretoan, kitarra hotsa zen entzuten zen bakarra. Honi pianoa, akordeoia, bibolina eta baxua gehitu zitzaizkion. Benetan erogarria izan zen musika tresna horien konposizioa entzutea. Unkigarria benetan.

  

Olerkiek hasiera ematen zieten abestiei eta honek jendea gehiago emozionatzea ekarri zuen. Giroa berotzen zihoan heinean, ikuslego gehiago sartzen hasi zen aretoan. Jadanik ez zen ipurdi gehiago sartzen bertan, hala ere jendeak edozein txoko aurkitu zuen kontzertuaz gozatzeko.

Ikuslegoaren txaloek erritmo gehiago ematen zieten abestiei eta ikaragarriak izan ziren abestien bukaeran jaso zituzten txalo zaparrada eta txistuak. Kontzertua aurrera zihoan heinean jendea geroz eta motibatuagoa zegoen.

Katalamoren lanetan mota guztietako kantak aurki daitezke eta horren isla somatu zen eszenatokian; aretoa sutan jarri zen erritmo biziko soinuekin eta albokoaren sorbalda xamurtasunez heldu eta kulunkan abesteko aukera ere izan zuten bertakoek.

Abesti sorta osoa jo ondoren Katamalokoek agur beroa eskaini zuten eta besterik gabe tablatutik desagertu ziren. Ohikoa den lez, jendea “beste bat, beste bat” ohiukatzen hasi zen, hasiera batean erantzunik gabe baina hala ere ez zen denbora asko pasa behar izan ikuslegoak taldearen azken kantaz goza zezan.

Oraingoan bai kontzertua amaitu zen. Irteeran, jarraitzaile sutsuenak zein taldea ezagutu berri zutenek beraien azken lana erosteko aukera izan zuten. Orokorrean, bertakoen ahoetan balorazio aski positiboak izan ziren. Izan ere, kalitatezko musikak badu bere ordaina.



Egilea: maialen aizpurua zuloaga
Kategoriak: EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateako ikasleek bidalitako albisteak
Tags: kontzertuak
Iruzkinak: 0


2008/05/30

“Rock Star Live” aretoa sentimenduz beteta egon zen. Joan den ostiralean, apirilak 18, Sergio Contreras abeslari andaluziarrak bere diska berria aurkeztu zuen Barakaldoko “Rock Star Live” diskoteka ospetsuan. “La transparencia de un alma” izeneko diskaren abesti guztiak berak idatzi ditu.

Sentimendua, amodioa eta bakardadea dira Contresarek transmititu nahi dituen gaietako batzuk. Mutil gazte baten pentsamenduak primeran adierazi zituen Huelvako abeslariak. BBK izan zen kontzertuaren antolatzailea. Ateak 20:00etan ireki behar zituzten, baina ezbehar batzuk gertatu ondoren, ordu bat beranduago ireki zituzten. Jendearen urduritasuna nabaria zen.

  

Gazte askok entzun zituzten Sergio Contrerasen letra zoragarriak. Hamarrak bost gutxi. Argiak itzali ostean, Contreras agertu zen bapatean “Tus ojitos negros” abesten. Gazteen oihuak diskoteka osoan zehar entzuten ziren. Flamenkoa, reggaetona eta pop-a nahasten dituen abeslari gazte honek arrazismoaren kontrako abestiarekin hasi zuen bere kontzertua.

Eszenatokian bi dantzari politak agertu ziren. Abestien letrak gazteen burmuinetan sartzea nahi zuen andaluziarrak, haiek kontzientziatzeko. “Ez arrazismoari!”-entzuten zen. Jendeak negar eginez entzun zuen “Rosas negras” minbiziari buruzko abestia. “Mujer, usted puede ganarle al cáncer”, oihukatu zuen Contrerasek.

Arrosak beltzak dituzte emakume hauek beraien bihotz goibeletan. Istorio oso tristeak kontatzen ditu Sergio Contrerasek. Hori da bere arrakastaren arrazoia. Bere entzuleen bihotzetan sartzen da, istorio pertsonalak zein gizarte arazoak kontatuz. Musika estiloz aldatu zuen. Jende orok dantza egin zuen “Andaluces disparando cante” reggaeton udako abestiarekin.

Bi “breakdancer” agertu ziren artazika eszenatokian. Bere diska berriaren abesti guztiak entzun genituen, esate baterako, “Que vuelo”, “Te está matando”edo “Alosno”. Ondoren, bere diskografia berrikusi zuen, “En qué pensabas”edo “Llena de luz y de sal” abestuz. Bi ordu iraundu zuen kontzertua amaitu zenean, jendetza goraka hasi zitzaion. Txaloak ugariak izan ziren.

Sergio Contresaren kontzertua hitz batean: sentimendua. Berriro noiz bueltatuko den irrikitan geratu zen jendea.



Egilea: Mario Díez Monteserin
Kategoriak: EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateako ikasleek bidalitako albisteak
Tags: rock star live sergio contreras kontzertuak
Iruzkinak: 0


2008/05/05

Blame Yourself eta Without talde Bilbotarrek kontzertua eskaini zuten atzo Errekaldeko Elejabarri institutuan. Kontzertua gaueko 21:30ak aldera hasi zen eta doako sarrerak ikusle asko erakarri zituen. Kontzertuari hasiera emateko Without-ek haien baiterik egindako abesti batzuk eskaini zituzten: “Harria bota”, “Campo electrico” eta “In the dark”, besteak beste.

Aurrerago ikusleak ezustean harrapatu zituzten beste talde batzuek bertsioekin. “Denak ez du balio”, Berri Txarrak taldearen abestiari, haien ukitu pertsonala eman zioten eta publikoa txunditu zuten guztiz. Kontzertua aurrera joan ahala, ikusleak gero eta grinatsuago agertu ziren eta lagunarteko giroa nagusitu zen. Horrek eragina izan zuen taldearen jarrera, izan ere, berebiziko gogoekin aritu ziren kontzertu osoan zehar.

  

Without talde berri samarra da, duela urtebete sortutakoa. Bere esperientzia eskasa, ordea, ez da oztopo eszenatoki gainean, non bizitasun handiz aritzen diren beti. Haien estiloari buruz galdetzen diezunean, taldekideen gustu musikalen nahasketa bat egiten saiatzen direla diote. Aitorrek, taldeko abeslariak, jakinarazi zuenez: “Punk-etik hasita Death metal eta metalcoreraino, estilo guztiak lantzen ditugu.

Ahaztu barik betiko rock&rolla”. Without-ek eszenatokia libre utzi zuen eta Blame Yourself-ek bere lekua okupatu zuen. Taldea, publikoan zegoen giro atseginaren aurrean, animotsu igo zen, bertakoak aho zabalik uzteko intentzioz. Haiek egindako abesti batekin hasi ziren: “No place for you” eta ikusleek ederki txalokatu zuten. Aretoaren estutasuna ez zen traba izan jendeak kontzertuaz gozatzeko, ezta gainkargatutako giroa ere.

Talde honek ere, beste talde batzuen bertsioak aurkeztu zituen, kasu honetan, talde ingelesenak: “The hero win drown”, Story of the year taldearena eta “time is running out” Muse taldearena. Aretoaren soinu kalitatea aproposena ez bazen ere, ederki ibili ziren Blame Yourself-eko kideak. Talde hau denbora luzetxoa darama musikaren munduan eta esperientzia aldetik asko irabazi du, Eszenatokian agerian gelditzen da urteetan zehar eskuratutako trebezi.

Batez ere talde ingelesen eragina jasan dute musika egiteko orduan, batzuk aipatzearren: “Papa roach”, “Linkin park”, “Lost Prophets” eta “Story of the year”. Haien burua deskribatzeko orduan, ordea, ez dute gustuko beste talde batzuekin konparatzea. “Ez genuke jakingo gure estiloa definitzen, izan ere, abesti bakoitza mundu bat da” jakinarazi zuten.

Zenbait talderen antza izan dezaketen arren, haien identitateaz arro daude. Horrenbestez, bi kontzertuen amaieran, guztiz asetutako ikuslego baten aurrean aurkitu ziren taldekideak. Azken denboraldian, asko ugaritu dira banda txikien kontzertuak Bilbon. Horren zergatietako bat sortu berri den Secrecy promotoraren eraginkortasuna izan daiteke.

Promotora hau gazte batzuek artean osatu zuten Bilboko eta inguruko kontzertuak antolatzeko. Izan ere, adierazi zutenez, badira musika talde on asko eta baita kontzertuak emateko lokal egokiak, baina faltan botatzen zen taldeen arteko partze-hartze sistema estuago bat. Proiektu honekin lokal eta taldeen arteko harremana dinamizatzea espero da eta ahal bada, taldeentzako babesleak aurkitzea.



Egilea: Zuriñe Vilas Sanchez
Kategoriak: EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateako ikasleek bidalitako albisteak
Tags: kontzertuak
Iruzkinak: 0


2008/05/01

Gainerako kontzertuak bezala, hau ere denbora luzean oroitzeko modukoa izan zen. Beti bezala taldeak euren gogo guztiak ipini zituen kontzertuan eta noski, ikuslegoak txalo eta oihu anitzekin erantzun zuen. Benetan kontzertu bikaina atzokoa.

Totem aretoko ateen irekiera 9ak aldera izan zen eta 9:30etan Funkgus-en kontzertua hasi zen. Giroa berotzea bere eginbeharra zelarik, nahiko ondo lortu zuten eta jendea barrura sartzen hasi zen. Ordu erdi pasata jadanik aretoa beteta zegoen. Canteca de macao-ren kontzertua 11:00etan hasi behar zen, baina jendea urduritzeko eta gogo handiekin hartzeko asmoz, zertxobait beranduago hasi zen.

  

Horrela, eszenatokira ateratzen hasi zirenean jendeak txalo eta oihu ugariekin harrera egin zien. Bere kontzertu gehienetan bezala, “camino de la vida entera” abestiak kontzertua irekitzeko ardura hartu zuen (diskoari izena ere ematen diona). Jadanik beteta zegoen aretoa guztiz entregatu zen Madrilgo talderi eta taldeak ere behar bezala erantzun zuen.

Abestia amaituta, Ana Sobayak, taldearen abeslariak, eskerrak eman zizkion bertan zegoen jendeari eta jendeak honek esandako guztia txalotu zuen. Jendeak taldeaz gozatzeko gogo ugari zituen eta taldeak gauaz gozatzeko gogoak ere. Taldeak eta ikuslegoak bat egin zuten. Horrela, taldeak egiten zuen guztia ikuslegoak txalotzen eta irrintzi egiten zuen, ondoren, taldeak eskerrak ematen zituelarik. Kontzertuarekin jarraitzeko asmoz, taldeak bere disko berriaren hainbat lan interpretatu zituen, hala nola: “contigo”, “la rubia perfecta”, “la rabia”, “canción del no amor”…

Kontzertuaren erdialdera iritsita eta Anak bere ahotsarekin eta dantzarekin ikuslegoa liluratzen zuen bitartean, Javier Rodriguez de Zuloagak kontzertu guztietan ohikoak diren joko malabarak egiten hasi zen. Jendeak behar bezala txalotu zituen honen jokoak eta denbora luze eman ondoren eszenatokiaren gainean, alde egin eta Anari beste abesti bat kantatzeko utzi zion eszenatokia. Horrela, taldeak hainbat abesti jo zituen, jendeak gozatu zituenak: “romance de un sentir”, “tango de la disconformidad”, “chic tu chic”…

 Aretoa jendez gainezka zegoen, uneoro oihukatzen zuena, dantzatzen zuena, abesten zuena… Baina gauza guztiak bezala, honek ere amaiera zuen. Orduan, 00:45ak inguru zirenean taldea agurtu eta eszenatokitik alde egin zuen. Jendeak abesti gehiago nahi zituenez “beste bat” oihukatzen hasi zen.

Hamar bat aldiz esan bezain pronto, berriz ere eszenatokian zen taldea. Orduan, bere singela eta noski abesti famatuena kantatu zuten: “bellas” eta hau amaituta jendeak asko txalotu zuen esaldi bat bota zuen Anak: “no soy la mujer de tu vida, soy la mujer de la mía”. Kontzertua klimaxean zegoen eta beste bi kanta interpretatu zituzten, jendeak ederki dantzatu zituenak: “la cajita” eta “tanguillo de José Ignacio”.

2 ordu eta erdiko kontzertu ikaragarria eman ondoren, azken abestiaren txanda heldu zen: “alternativa libertaria”. Hau amaituta, taldea osatzen duten partaide guztiak eszenatokira igo ziren eta behin eta berriz eskerrak eman zituzten. Hortaz, hitz gutxitan esanda: taldea primeran portatu zen eta ikuslegoak behar bezala eskertu zuen hauen lana. Hau dela eta, gau ikaragarria bizi izan zen Totem aretoan (Atarrabian).



Egilea: Leire Donazar Senosiain
Kategoriak: denetarik EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateako ikasleek bidalitako albisteak
Tags: kontzertuak canteca de macao
Iruzkinak: 0


Berria igo
Helbide elektronikoa: Pasahitza:



Zer da hau?
Zure esku jarritako tresna bat da honako hau. Bi aukera daude: - Gai bat proposatu EiTBko profesionalek landu dezaten. - Zure albisteak zuzenean bidali. Testuak, argazkiak, bideoak eta audioak. Egunerokotasuna, gertakizunak, hurbileko kontuak, edo urrunekoak,... Gainera ETBko albiestegietan atera daitezke. Animatu eta kontutan izan arau hauek:

1)Titularrak letra xehez bidali. Letra larriz idaztea oihu egitearen baliokidea da Interneten.

2)Testuetan albisteak kontatu. Gogoratu hau herritarrek egindako kazetaritza dela. Iritziak emateko tartea ondoan daukazu. Albistea publikatutakoan, hortxe plazaratu ahal izango duzu iritzia.

3) Ekimen honen bidez, erabiltzaileei leiho bat zabaldu nahi diegu; albiste handi baten lekuko izan diren erabiltzaileei zein horren ohikoak ez diren berriak kontatzen dituztenei, edota politikaren eta horren ingurutik urrun dauden gaiak hurbiltzen dizkigutenei. Politika eta inguruko kontuak ez dira honen helburu, eta badute lekua taldeko komunikabideetan.

4) Ulergarriak ez diren titular eta testuak editatu ahal izango dira gainerako erabiltzaileek uler ditzaten.

5)Argazkiak ondo fokatuta bidali. Bideoei dagokienez, berriz, ez mugitu kamera batetik bestera, ahal duzun neurrian behintzat. Audioak, azkenik, entzuteko modukoak direnean bidali.
Bilatu
Bilatu tokia
Azken iruzkinak
Deustok BTk, irabazi dio Mungia BTari partidu luze eta interesgarri baten ondorioz - Olatz - 2008-05-21 00:33:36
“Aspaldikotik” emanaldiarekin kimu berriak sortu dira tradizioaren sustraietatik - itxaso onsalo - 2008-05-19 13:43:53
Ahots gazteari, gazteek omen - Garikoitzen fan bat..jajajaja - 2008-05-01 00:52:03
Asteburu honetan erabakita gelditu dira Arabako bertsolari txapelketako finalerdiak - pedro - 2008-04-01 20:08:12
Olibondoak Gipuzkoan - Urtzi Jauregibeitia Martinez - 2008-01-28 11:03:38
Kategoriak
Artxiboak
Hilean herri-kazetari aktiboena
Urtean herri-kazetari aktiboena
Hilean iruzkin gehien jaso dituztenak
Urtean iruzkin gehien jaso dituztenak
Blog hau sindikatu