![]() |
| Tag label (1) | 1/1 |
Bideo hau EiTBko profesionalek grabatu eta ekoitzi dute, baina ikusle batek eskatutakoa da.
Hazia ereiteko garaia da, baina aurtengo maiatza nahi baino euritsuago eta hotzago joan da eta Gernikaldeko baserritarrak orain hasi dira datorren urteko uzta landatzen. Eusko Labela duen Gernikako indaba ekoizten du Felix Urrutiak. Kalitate handiko babarruna eta oso preziatua izan arren, bi bakarrik dira Labelean sartuta ekoizten ari diren baserritarrak.
Felix Urrutia Gernikako indaba ospetsua ekoizten dutenetarikoa da, baina sektorea krisian dago "eta gero gure indaben antzekoa ereiten dute beste batzuk ere, baina asoziazioan sartzeko esatera joaten zarenean, bai baina ez esaten dute... ez dute arazorik nahi. Segurtasunik ez dago, ez daukagu segurtasunik".
Labelarekin saltzen diren babarrunak aukeratutako hazietatik sortzen dira eta produkzioa erabat kontrolpean dago. Horrek ematen die kalitatearen bermea.
Felixek kasu bat azaldu du. Behin norbaitek esan zion Gernikako indaba sorta txarra erosi zuela bertan, baina ez zela identifikazioduna; Gernikan zegoen saltzaile bati erosi zion. "Ba hori ez zen izan nirea -dio Felixek-, niri esan identifikazioa zekarrela. Horretaz nik ez dut ezer jakin gure, edonondik ekarritakoa" izan liteke. "Identifikazioduna beti da ona, dudarik gabe".
Gernikako indabaren izen ona erabilita, iruzurra egiten dute saltzaile batzuk eta horrek kalte egiten die baserritarrei. Egoera honetan, gazte gutxi hurbiltzen da sorora lanera eta erakundeen bultzadarik jasotzen ez badu, etorkizun iluna du sektoreak, eta ondorioz baita gure elikadurak ere.
Zeure proposamena egin nahi baduzu, egin iruzkina blog honetan.
Egilea: eitb24 eitb24
Kategoriak: Erabiltzaileek proposatutako bideoak
Tags: indaba gernika label baserritarra
Iruzkinak: 0

Inprimatu





