![]() |
| Tag langileak (1) | 1/1 |
Lan munduan prekaritate handia dagoela salatzen dute sindikatuek. Urtero behargin asko hiltzen dira lanean ari direla. Gehienetan segurtasun neurriak errespetatzen ez dituztelako gertatzen dira ezbeharrak. Argazkian ikusten dena beste adibide bat da, Bilboko Alde Zaharreko etxe batean ikusitakoa.
Teilatuan lanean ari ziren biek ez zeukaten ez arnesik ezta sokarik ere. Irristatuz gero, sei pisuko alturatik eroriko lirateke.
Hala ere, lasai ederrean zeuden, bat eserita zigarroa erretzen eta bestea, aurrera eta atzera teilatuan oinez. Ezbeharren bat gertatzeko faktoreak asko izan zitezkeen, teila solteren bat, haizea, arazo fisikoak... Garbi dagoena da segurtasun neurriak betetzen ez diren bitartean lan prekarietateak bere horretan jarraituko duela.
Egilea: Manu Gimenez
Kategoriak: gizartea
Tags: bilbao lan prekarietatea langileak
Iruzkinak: 0

Inprimatu





