![]() |
| Tag legorreta (1) | 1/1 |
Datorren ekainaren 28an, Legorretako Harripila kiroldegian, zuzenean Errumaniatik, Moldaviatik, hain zuzen ere, etorritako fanfarea ikusteko aukera izango dugu. Tronpeta-jole eta taldeko liderra Ghitsa Iorgarengana jo dugu kontu gehiago jakite aldera.
Zu zaitugu Fanfare Vagabontu taldearen buru. Zer esan nahi du horrek? Zein da zure betebeharra?
Jendea nire taldearekin pozik eta gustura egon dadin da nire egiteko nagusia. Horretarako, egiten dudana jakin behar dut eta baita publikoari gustatzen zaiona ere.
Nola deskribatuko zenuke fanfareak hurbiltzen zaion jendeari eskaintzen dion musika?
Errumaniako musika tradizionala da, ijito-musikariek jotzen dutena. Oso musika beroa da, oso fanfare gutxik jotzen dutena, Moldaviakoak izan ezik (Moldavia Errumaniako probintzia bat da, ekialdetik Moldaviako estatuarekin muga egiten duena). Entzundakoan, zoriontsu ez direnek penak ahazten dituzte, dibortziatutako bikoteak adiskidetu egiten dira…
Zer esan dezakezu fanfarea osatzen duten musikarien gainean? Erantsiko al diozu bakoitzari hitz bat edo bi?
Beluri: “mundua gustatzen zait” Sorin: “garagardoa gustatzen zait” Vilian: “parrilladak gustatzen zaizkit” Florin: “haragia gustatzen zait” Gigel:” ondo janztea gustatzen zait” Danut: “emakumeak gustatzen zaizkit” Costel: “festa gustatzen zait” Ghitsa: “bizitza gustatzen zait”.
Nolako ikuskizuna duzu gustukoen: kalejira ala eszena gainean jotzea?
Oso desberdinak dira biak. Kalejiran hurbilago gaude jendearengandik, baina eszenategian gure musika oraindik ere boteretsuagoa da eta jende gehiago hunkitu dezake.
Zergatik uste duzu eskaintzen duela ikuskizun ona Fanfare Vagabuntok? Musikariei esker da, Ekialdeko musikari esker, erakusten duten alaitasunari esker…?
Gu guztiok oso beroak gara, oso adeitsuak eta jaia eta festa ditugu gustuko. Eta gure arrakasta publikoarena ere bada, berak ematen baitigu indarra eta kemena.
Jakin badakigu Iparraldean jo duzuela lehenago ere. Ezagutzen al duzue hegoaldea? Zer gustatuko litzaizueke hemen aurkitzea?
Jende sinpatikoa, alaia. Baina jakin badakigu halakoa aurkituko dugula, ez dugu inolako zalantzarik. Badakizu zuen taldea gonbidatu dugula gure artean pertsona errumaniar asko dagoelako.
Nola gonbidatuko zenituzke zuen emanaldia ikustera? Nola konbentzitu genitzake?
“Etor zaitezte zuen herriko musika entzutera, zuen kultura, zuen ohiturak aurkitzera” www.sustraiezblai.org
Egilea: Sustraiez Blai Kultur Elkartea
Kategoriak: denetarik
Tags: fanfare vagabontu sustraiez blai jaialdia legorreta
Iruzkinak: 0

Inprimatu





