![]() |
| Tag lehiaketa (2) | 1/2 |
Datorren urriaren 20an, larunbata, Durangoko Ezkurdi plazan San Faustoetako IV. Graffiti lehiaketa ospatuko da. Lehia goizeko hamabietan hasi eta arratsaldeko bostatan amaituko da.
Txapelketan parte hartzeko 15 eta 35 urte bitartean izatea derrigorrezko baldintza da. Banaka zein taldeka parte hartu ahal izango da. Baina taldeak hiru lagun baino gehiago izatea debekatuta dago.
Graffitia burutzeko gaia “jaia” izango da, ondorioz, ez dira onartuko gai politiko eta erreibindikatiboak aukeratzea. Graffitiaren zirriborroa kolorez eta A3ko neurrian aurkeztea ezinbestekoa izango da norgehiagokan sartzeko.
Sari banaketari dagokionean, lehenengo sailkatuari 600 euro egokituko zaizkio, bigarrenari 300 eta hirugarrenari 100 euro. Sariak irudien sormena, originaltasuna eta kalitatea baloratuz banatuko dira eta, zentzu horretan, epaimahaiaren erabakia irmoa izango da. Norgehiagokaren irabazleen izenak, hau amaitu eta ordu bete beranduago emango dira jakitera.
Txapelketa eguraldi txarrarekin egitea suertatuko baliteke, lehiaketa herriko San Jose Maristak ikastetxearen frontoira aldatuko litzateke.
Egilea: Eriz Lotina Huerga
Kategoriak: gizartea
Tags: graffiti lehiaketa
Iruzkinak: 0
Egilea: ander hurtado quevedo
Kategoriak: gizartea
Tags: lorategien nazioarteko lehiaketa
Iruzkinak: 0

Inprimatu





