Tag leioa (5)1/5
2008/04/23

EHUko areto nagusian “Alfonbra Gorria” ekitaldiaren beste hitzaldi bat eman zuten. Jon Lavinek, titular publizitarioetaz hitz egin zuen. Horretarako iragarki batzuk erabili zituen, atzo. Ekintza hau, EMedia Comunicaciónek antolatu zuen. Honen helburua publizitatea bultzatzea zen, gaiari buruzko mota askotako informazioa emanez. Urtero bezala, udaberria hasi baino lehen, publizitatearen “Alfonbra Gorria” ekitaldia antolatu zuten. Urte honetako edizioa XIV.a izan zen. Jardueren artean hitzaldiak eta Donostiako Sol Festibalaren bideoak eman zituzten. Jon Lavinek “Pues va a ser que no” kanpainaren egilea bere hitzaldia hasteko publizista on baten profilaz hitz egin zuen. Horren ondorioz, aholku batzuk eman zituen. Jarraitzeko plagioetaz hitz egin zuen. Bestalde, bere ekitaldia jarraitu zuen telebistako iragarkiak jarriz eta iragarki grafikoak aztertu zituen. Bere jardunaldiari amaiera emateko sortuko duten eskola bati buruz hitz egin zuen. Eskola hau irailean sortuko da, Bilbon. Honela publizitatea ikasten jarraitu nahi dutenek, ez dute behar izango Madrilera joatea. “Alfonbra Gorria”-ren ekitaldi guztietara joan zutenak eta 22€ ordaindu zituenak bi kreditu jasotzeko aukera izan zuten.

Egilea: Rakel Acebes Villares
Kategoriak: EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateako ikasleek bidalitako albisteak
Tags: leioa alfonbra gorria ehu
Iruzkinak: 0


2008/04/14

Jesus Revuelta, publizitatean aditua eta EHUko ikasle izan zena, bere lanbidearen egoera aztertu eta sektorean ibiliko diren gazteei aholku batzuk emateko etorri zen Leioako areto nagusira.

 “Hazte famoso” lehiaketan izan zuen parte hartzea azaldu zuen eta bere bizitza profesionaleko zenbait pasarte kontatu zituen. Hitzaldi hau “La alfombra roja de la publicidad” ekitaldiaren parte bat izan da. Hiru egunez iraun du ekitaldia eta 12 aditu parte hartu dute.

 Guzti hau EMedia Comunicación enpresak antolatu du. Hasteko “un espermatozoide creativo”, hitzaldiaren izenburua, azaldu zuen. “Hazte famoso” lehiaketan parte hartzeko bere ideiatik dator. Bere esperma interneten subastatu zuen eta lau egunetan TVEko albistegian atera zen, famatua bilakatzen oso denbora gutxian eta lehiaketa irabazten.

Ondoren ikasleentzako 10 aholku aipatu zituen: adi egon, ez denbora galdu inporta ez zaizkizun klaseetan, ingelesa ikasi, “book” bat egin … Baina benetan garrantzitsua dela mugitzea, kontaktuak egitea eta lotsarik ez izatea azpimarratu zuen. Gero parte “inspiratzailearekin”, berak deitu zuen bezala, hasi zen.

Publizitatearen egoera aztertu zuen eta iragarki nahiko on batzuk erakutsi zituen, haien artean: “Dove, por la belleza real” kanpaina Banco Gallego edo Diesel arropa markarena. Beste aholku batzuk ere eman zituen, adibidez, plan bat egiteko, ez kanpaina bat eta publizitatetik zerbait erreala egitea.

Hitzaldia gehienbat kreatiboen munduan ibili zen eta azalpen eta aholkuez gain interneteko baliabide batzuk aipatu zituen:

www.komunika.info (EHUren publizitateari buruzko bloga)

www.linkedin.com (lana bilatzeko eta kontaktuak egiteko)

jesus.reuelta@doubleyou.com (bere emaila)

www.viendovideos.blogspot.com (bere bloga)



Egilea: Janire Quintairos Ojanuren
Kategoriak: EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateako ikasleek bidalitako albisteak
Tags: publizitate hitzaldi kreatibo leioa upv ehu
Iruzkinak: 0


2008/03/18

Bideo hau EiTBko profesionalek grabatu eta ekoiztu dute, baina ikusle batek eskatutakoa da.

Leioako musika eskolan lantzen dituzte euren ahotsak, koroetan ezarritako egituretatik at. Kantikako haurrak, hamar eta 17 urteko neska-mutilak, irudi koloretsua eta ikuskizun txundigarria eskaintzen dute.

Gogor lan egin eta ondo pasatzeko aukera dute koro honetan, ohiko seriotasuna ahaztuta, ariketa dibertigarriekin berotzen dute ahotsa. Horrela, ia jolasten lantzen dute musika. Basilio Astulez zuzendariaren esanetan, "goi mailako abesbatza lortzeko eta, era berean, eszenatokiaren gainean ikuskizun polit bat erakutsi eta haurrak zentzu dibertigarri batean murgildu daitezen" egiten dute lan.

Koloretako jantziek, koreografiek, errepertorio zabalak eta batez ere haurren ahots zoragarriek harrituta eta txundituta uzten dituzte ikusleak. Kantika lehenengo aldiz ikusten duen pertsona batek mundu berri bat deskubritzen du eta harrituta geratzen da; horren harira, Basiliok uste du zoragarria dela eta horrek adierazten duela "era handi batean zer nolako unibertsala den musikaren hizkuntza".

Zeure proposamena egin nahi baduzu, egin iruzkina blog honetan.



Egilea: eitb24 eitb24
Kategoriak: Erabiltzaileek proposatutako bideoak
Tags: kantika leioa abesbatza koroa
Iruzkinak: 0


2007/04/25

Aspaldi egin ez ditudan parrak egin ditut Bertsotranpak saioa ikusten. Ander Lipusen pailazokeriekin eta Paia anaien eta Andoni Egañaren bertso umoretsuekin negar egin arte par egin dut.

  

Leioako Unibertsitatean bildu garen ikasleok ederki pasatu dugu. Lipusek pertsonaia desberdinak antzeztu ditu, harrijasotzailea, ohetik jaiki berri den alperrontzia, makarra ondarrutar bat... Denei umore kutsu ikaragarria jarrita noski.

Bertsolariak ere ondo bete dute euren papera, ziri-bertso umoretsuekin giro ederra jarri baitute. Gainera, unibertsitatean zeudenez, ikasleen bizimoduarekin lotutako bertso pila egin dituzte, eta asko gustatu zaizkit bai niri baita aretoan geunden ikasle guztioi ere.

Ikasgelatik irten eta ,tartetxo batean bakarrik izan bada ere, unibertsitatean nengoela ahaztu zait. Ez gaude ohituta horrelako umorearekin egoten fakultatean gaudenean.



Egilea: Manu Gimenez
Kategoriak: denetarik
Tags: leioa unibertsitatea ehu lipus egana paia
Iruzkinak: 0


2007/03/01

Leioako Artatza Parkea Golf zelai inprobisatu bihurtu dute hainbat herritarrek. Parkeko belaze handiak eta jende asko ez dabilela aprobetxatuz, toki asko dute golfzaleek bertan lasai eta ordaindu gabe aritzeko.

 Golfa normalean dirudunekin eta gastu handiekin lotzen den kirola da, baina badirudi Areeta inguruko zenbait lagunek ideia berri eta berezia izan dutela gastu handi horiei aurre egiteko: Etxe ondoko parkera joan, golfeko makilak eta pilota atera eta bertan jolastea.

Artatza Jauregi inguruko parkean ez dago 18 zuloko ibilbiderik, baina imajinazio pixka batekin, lehian aritu nahi dutenek zuloak markatzen dituzte eta daukatenarekin moldatzen dira. Pilotari eman eta haren bila joateko ere ez dago golf zelaietan dauden erosotasunak, ez dago ibilgailu motordunik; baina oinez, lasai-lasai, pilotaren bila joatea besterik ez dute jokalariek.

Futbolean ia edozein tokitan jokatu daitekeen bezalaxe, golfean ere antzeko zerbait egin daitekeela erakutsi digute.



Egilea: Manu Gimenez
Kategoriak: gizartea
Tags: leioa artatza golf
Iruzkinak: 0


Berria igo
Helbide elektronikoa: Pasahitza:



Zer da hau?
Zure esku jarritako tresna bat da honako hau. Bi aukera daude: - Gai bat proposatu EiTBko profesionalek landu dezaten. - Zure albisteak zuzenean bidali. Testuak, argazkiak, bideoak eta audioak. Egunerokotasuna, gertakizunak, hurbileko kontuak, edo urrunekoak,... Gainera ETBko albiestegietan atera daitezke. Animatu eta kontutan izan arau hauek:

1)Titularrak letra xehez bidali. Letra larriz idaztea oihu egitearen baliokidea da Interneten.

2)Testuetan albisteak kontatu. Gogoratu hau herritarrek egindako kazetaritza dela. Iritziak emateko tartea ondoan daukazu. Albistea publikatutakoan, hortxe plazaratu ahal izango duzu iritzia.

3) Ekimen honen bidez, erabiltzaileei leiho bat zabaldu nahi diegu; albiste handi baten lekuko izan diren erabiltzaileei zein horren ohikoak ez diren berriak kontatzen dituztenei, edota politikaren eta horren ingurutik urrun dauden gaiak hurbiltzen dizkigutenei. Politika eta inguruko kontuak ez dira honen helburu, eta badute lekua taldeko komunikabideetan.

4) Ulergarriak ez diren titular eta testuak editatu ahal izango dira gainerako erabiltzaileek uler ditzaten.

5)Argazkiak ondo fokatuta bidali. Bideoei dagokienez, berriz, ez mugitu kamera batetik bestera, ahal duzun neurrian behintzat. Audioak, azkenik, entzuteko modukoak direnean bidali.
Bilatu
Bilatu tokia
Azken iruzkinak
Ahots gazteari, gazteek omen - Garikoitzen fan bat..jajajaja - 2008-05-01 00:52:03
Asteburu honetan erabakita gelditu dira Arabako bertsolari txapelketako finalerdiak - pedro - 2008-04-01 20:08:12
Olibondoak Gipuzkoan - Urtzi Jauregibeitia Martinez - 2008-01-28 11:03:38
Lekittoko Saihesbidia - Naroa - 2008-01-23 09:34:14
Sukabi gazte lokal berria Bilboko Otxarkoaga auzunean - Sukabi Gazte Lokala - 2007-11-27 14:55:15
Kategoriak
Artxiboak
Hilean herri-kazetari aktiboena
Urtean herri-kazetari aktiboena
Hilean iruzkin gehien jaso dituztenak
Urtean iruzkin gehien jaso dituztenak
Blog hau sindikatu