Tag lezama (2)1/2
2008/05/06

Bideo hau EiTBko profesionalek grabatu eta ekoitzi dute, baina ikusle batek eskatutakoa da.

Hipoterapia ezohiko terapia da, Greziaren garaitik ezagutzen dena, alegia; eta gaixotasun desberdinak dituzten umeei eta helduei laguntzen die. Zaldiak indarra transmititzen du eta ez fisikoa bakarrik.

Horrelakoa da Jonen kasua, zazpi urte ditu eta garuneko paralisia du. Ebakuntza egin zioten eta errehabilitazio saio luzeak egin ditu. Hiru urterekin oinez hasi zen, baina benetako garapena hipoterapiari esker lortu du.

Eunate Guarrotxenaren jakintzaren eta esperientziaren arabera (hipoterapeuta da Lezaman dagoen klub hipikoan), "zaldiak daukan tenperaturak, 38,5 ºC, muskulatura eta artikulazioak erlaxatzen ditu".

  

Horrez gain, "zaldiak ibiltzerakoan bultzada batzuk ematen ditu, minuturo 90-110 inguru, eta horrek, pelbisaren bitartez, arteztu eta sendotu egiten ditu bai enborra eta bai lepoa". Ez da hori bakarrik, Guarrotxenaren esanetan, "zaldiaren martxa eta gizakiaren martxa oso antzekoak dira, tridimentsionalak. Zaldian jesarrita joatea oinez ibiltzea bezala da, baina jesarrita".

Jonen gurasoak oso pozik daude, Joserra Gojenolak (Jonen aita) dio tratamenduaren emaitzak igartzen dituztela "batez ere orekaren aldetik. Urte eta erdi daramagu eta bizikletan ibiltzea lortu du. Nik uste dut terapia hau egin izan ez bazuen agian ez zuela lortu izango orain bizikletaz ibiltzea".

Hala ere, ez daude guztiz pozik, informazio ezagatik kezkatuta baitabiltza. Gojenolak uste du gaur egun medizina tradizionalarekin edo ofizialarekin Jonek ez lukeela beste aukerarik edukiko. Ziur dago "Jon gurpil-aulki baten gainean jesarrita egongo zela".

Izan ere, hipoterapia zegoenik ere ez zieten esan medikuek, gurasoek euren kabuz deskubritu zuten. Lezaman, hipoterapiari esker, egunetik egunera ikusten dute indarra eta kemena behar dutenek nola lortzen duten.

Zeure proposamena egin nahi baduzu, egin iruzkina blog honetan.



Egilea: eitb24 eitb24
Kategoriak: Erabiltzaileek proposatutako bideoak
Tags: hipoterapia lezama zaldiak tratamendua
Iruzkinak: 0


2008/05/04

EMedia Comunicación-en XI. Publizitate jardunaldia atzo gauzatu zen Leioan. Hitzaldi horietan parte hartu zuten agentzien artean Sylvia Lezamak aurkeztutako Coca-Colaren Gabonetako Fabrika de la Felicidad iragarkia nabarmendu zen, izan ere, iragarki hau saritua izan zen.

Ekitaldiak EHUko unibertsitateko areto nagusian gauzatu ziren. Hitzaldi ziklo honen helburua Publizitate eta Harreman Publikoko irakasleei iragarki kanpainak nola antolatzen diren eta zeintzuk dira gauzatzen dituzten estrategiak erakustea da.

  

Proiektu hau Coca-Colak gauzatu duen lanik handienetarikoa izan da, erronka bikoitza suposatu baitzaie. Alde batetik, estalpen handia nahi zutelako baina aurrekontu txikia zutelako eta bestetik, Factory1 iragarkiarekin izandako arrakasta errepikatu eta gainera 3,30 minutu iraun behar zituen iragarkia egin eta promozionatu behar zutelako. Iragarkia hain luze izanik, pelikula bat egiterakoan hartzen den tratamendua aplikatu zuten.

Horretarako trailer bat egin zuten eta honen berri eman zuten telebistako katetan eta interneten. Kaleetan ere “No te pierdas la pelicula de las Navidades” mezua ikusi ahal izan zen markesina eta belakietan. Azkenik abenduak 10ean spota ikusi ahal izan zen eta sekulako arrakasta izan zuen.

Sylvia Lezama, McCan Erickson unibertsitateko harremanen arduradunak, “ 2007ko spot gogoratuena izan da” adierazi zuen, izan ere, Freixentek baina ospe handiagoa izan zuen.



Egilea: Alba Sistiaga
Kategoriak: EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateako ikasleek bidalitako albisteak
Tags: sylvia lezama leioako campuseko aretoan
Iruzkinak: 0


Berria igo
Helbide elektronikoa: Pasahitza:



Zer da hau?
Zure esku jarritako tresna bat da honako hau. Bi aukera daude: - Gai bat proposatu EiTBko profesionalek landu dezaten. - Zure albisteak zuzenean bidali. Testuak, argazkiak, bideoak eta audioak. Egunerokotasuna, gertakizunak, hurbileko kontuak, edo urrunekoak,... Gainera ETBko albiestegietan atera daitezke. Animatu eta kontutan izan arau hauek:

1)Titularrak letra xehez bidali. Letra larriz idaztea oihu egitearen baliokidea da Interneten.

2)Testuetan albisteak kontatu. Gogoratu hau herritarrek egindako kazetaritza dela. Iritziak emateko tartea ondoan daukazu. Albistea publikatutakoan, hortxe plazaratu ahal izango duzu iritzia.

3) Ekimen honen bidez, erabiltzaileei leiho bat zabaldu nahi diegu; albiste handi baten lekuko izan diren erabiltzaileei zein horren ohikoak ez diren berriak kontatzen dituztenei, edota politikaren eta horren ingurutik urrun dauden gaiak hurbiltzen dizkigutenei. Politika eta inguruko kontuak ez dira honen helburu, eta badute lekua taldeko komunikabideetan.

4) Ulergarriak ez diren titular eta testuak editatu ahal izango dira gainerako erabiltzaileek uler ditzaten.

5)Argazkiak ondo fokatuta bidali. Bideoei dagokienez, berriz, ez mugitu kamera batetik bestera, ahal duzun neurrian behintzat. Audioak, azkenik, entzuteko modukoak direnean bidali.
Bilatu
Bilatu tokia
Azken iruzkinak
Ahots gazteari, gazteek omen - Garikoitzen fan bat..jajajaja - 2008-05-01 00:52:03
Asteburu honetan erabakita gelditu dira Arabako bertsolari txapelketako finalerdiak - pedro - 2008-04-01 20:08:12
Olibondoak Gipuzkoan - Urtzi Jauregibeitia Martinez - 2008-01-28 11:03:38
Lekittoko Saihesbidia - Naroa - 2008-01-23 09:34:14
Sukabi gazte lokal berria Bilboko Otxarkoaga auzunean - Sukabi Gazte Lokala - 2007-11-27 14:55:15
Kategoriak
Artxiboak
Hilean herri-kazetari aktiboena
Urtean herri-kazetari aktiboena
Hilean iruzkin gehien jaso dituztenak
Urtean iruzkin gehien jaso dituztenak
Blog hau sindikatu