![]() |
| Tag liburua (3) | 1/3 |
El médico fiel Bilbon oinarrituriko historia eta fikzioa uztartzen dituen nobela da Bilboko Fnac dendan aurkeztu zuen Antonio Villanueva Edok bere nobela berria, atzo arratsaldeko zazpiretan.
El médico fiel izena du lanak eta Bilbon girotua dago, kolera garaian, karlistaden guduarekin batera. Antonio Villanueva bilbotar medikua da eta ideia nola bururatu zitzaion galdetu ziotenean argi azaldu zuen medikuntzaren historia aztertzen aritzen dela eta kolera Artxandako karlistaden guduarekin topatzea trama eder bat izan zitekeela pentsatu zuela. Aipatzekoa da, liburuak historia eta fikzioa ongi uztartzen dituela eta bertaratutako askok azpimarratu bezala oso ondo dokumentatutako lana dela, besteak beste, benetako leku historikoak oso ongi azaltzen ditu, Bilbo inguruko mendialdea ere garai hartakoa bezala deskribatzen du eta hizkera aldetik ere lan handi bat egin du, gaur egun erabiltzen ez diren termino ugari aurkitzen dira El médico fiel lanean.
Jendeak Bilbo eta gerraren inguruko gauza berriak ikasi dituela liburua irakurtzean adierazi zuten aurkezpenera bertaratutako pertsonek.
Izenburuaren nondik norakoez ere galdetu zitzaion Antonio Villanueva Edori. Berak, hasiera batean, “Negro, rojo y azul” izena pentsatu zuela adierazi zuen, hurrenez hurren, heriotza, gerra eta itxaropena islatzen dituzten koloreak. Baina berehala, editoreak protagonistaren izena, edota nolakotasuna aipatzen zuen izenburu bat egokiagoa zela esan eta halaxe sortu zen “El médico fiel”. Lan berri honetako protagonista Agustin Ovando izeneko mediku gazte bat da. Alcalá de Henaresetik Bilbora datorrena 1832an mediku ezagun baten ikasle izatera. Baina kolera garaia da eta karlistadak ere iristear daude. Bilbotarrentzat bi zoritxar handi izandakoak biziko ditu medikuak. Ovandok ohiturak, laguntasuna.. ezagutzen ditu. .
Egilea: Lide Agirrezabala Goņi
Kategoriak: EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateako ikasleek bidalitako albisteak
Tags: antonio villanueva liburua aurkezpena bilbao
Iruzkinak: 0
Maskota berri batek umeei Lea Artibaiko eskualdea hobeto erakusteko balioko du: "Kalatxo" kaioa. Azaro Fundazioak eskualdeko datu orokorrak ikertu eta jaso ditu, eta formatu erakargarriago batetara pasatzea proposatu zion Aitor Urkiola, "Brontxe", marrazkilari ondarrutarrari.
Fundazioak "Lea Artibai Ezagutzen" izeneko liburuxka kaleratu du umeek euren eskualdea hobeto ezagutu dezaten. Bertan, "Kalatxo"-k eskualdeko datu ekonomiko, soziologiko eta demografikoak azaltzen ditu. Batetik Lea Artibai eskualdeko gazteen artean sustapen kultura eta kultura honen atzean dauden baloreak zabaldu, eta bestetik, Lea Artibaiko gazteak euren eskualdea hobeto ezagutzea ahalbidetzen du liburuaren protagonistak.
Urkiolak eskualdean oso ohikoak diren hegazti batzuetan iradokiz sortu du "Kalatxo"-ren pertsonaia, kalatxoria edo kaioa hain zuzen ere. "Kalatxo" protagonistatzat duen liburuxka dohain banatuko dute eskualdeko DBHko zentroetan. Arrakastatsua izango balitz, etorkizunean bideoa, web orrialdea, kotxerako pegatina edo mota honetako beste euskarri batzuetara pasatuko litzateke "Kalatxo"-ren irudia, baina oraindik goizegi da hori jakiteko.
Azaro Fundazioak, ekintza honetaz aparte, gazteei zuzendutako hurrengo ekimenak antolatzen ditu: idazlan lehiaketak, eskualdeko enpresetara bisita, negozio ideia baten deskribapena eta enpresa sortu berriei buruzko kasu praktikoak, besteak beste.
Egilea: Eriz Lotina Huerga
Kategoriak: gizartea
Tags: "lea artibai ezagutzen" liburua
Iruzkinak: 0
Liburuaren egunaren harira dendek hamaika postu zabaldu dituzte Bilboko kaleetan, %10eko deskontuaz irakurleek liburuak eros ditzaten. Gran Via inguruan jende pila bat zebilen liburuak eskuratzeko asmoarekin, gainera, liburua erostearen truke salmahai askok larrosa bat oparitzen zuten, liburuaren eguna izateaz gain larrosarena ere badelako.
El Corte Ingles, Topbooks, Elkar, La Casa del Libro, Gatazka... denek zuten posturen bat liburuak saltzeko. Liburuaren eguna aitzakia hartuta, irakurgai asko kalean saltzera atera dira saltzaileak.
Denetik topa zitekeen salmahaietan. Duela gutxi argitaratutako liburuak, best-seller-ak, klasikoak, komikiak, bigarren eskuko liburuak, aktak... Liburu jakin baten bila joaten ez denak badu non begiratu eta aukeratu.
Liburuak saltzen zituzten postuez aparte, liburuzaletasunaren usaina hartzen zitzaion Bilbori. Jendea eskuratu berri zituen liburuekin pasioan eta beste batzuk edozein txoko baliatu dute liburua irakurtzeari ekiteko; kaleko jendetzaren joan-etorrie kasurik egin gabe irakurgaiean murgilduz.
Egilea: Ana Belen Gomez
Kategoriak: denetarik
Tags: liburuaren eguna liburua bilbo
Iruzkinak: 0

Inprimatu





