![]() |
| Tag liburuaren (1) | 1/1 |
Liburuaren egunaren harira dendek hamaika postu zabaldu dituzte Bilboko kaleetan, %10eko deskontuaz irakurleek liburuak eros ditzaten. Gran Via inguruan jende pila bat zebilen liburuak eskuratzeko asmoarekin, gainera, liburua erostearen truke salmahai askok larrosa bat oparitzen zuten, liburuaren eguna izateaz gain larrosarena ere badelako.
El Corte Ingles, Topbooks, Elkar, La Casa del Libro, Gatazka... denek zuten posturen bat liburuak saltzeko. Liburuaren eguna aitzakia hartuta, irakurgai asko kalean saltzera atera dira saltzaileak.
Denetik topa zitekeen salmahaietan. Duela gutxi argitaratutako liburuak, best-seller-ak, klasikoak, komikiak, bigarren eskuko liburuak, aktak... Liburu jakin baten bila joaten ez denak badu non begiratu eta aukeratu.
Liburuak saltzen zituzten postuez aparte, liburuzaletasunaren usaina hartzen zitzaion Bilbori. Jendea eskuratu berri zituen liburuekin pasioan eta beste batzuk edozein txoko baliatu dute liburua irakurtzeari ekiteko; kaleko jendetzaren joan-etorrie kasurik egin gabe irakurgaiean murgilduz.
Egilea: Ana Belen Gomez
Kategoriak: denetarik
Tags: liburuaren eguna liburua bilbo
Iruzkinak: 0

Inprimatu





