![]() |
| Tag link (1) | 1/1 |
Bideo hau EiTBko profesionalek grabatu eta ekoiztu dute, baina ikusle batek eskatutakoa da.
Sondikako aireportu zaharrean oraindik hegazkinak dabiltza gora eta behera. Pilotu izateko ikasten ari diren gazteek erabiltzen dituzte, Aero Link pilotu eskolako ikasleek, alegia. Bidaiariak eramateko hegazkin-titulua eskuratzeko Euskal Herrian dagoen eskola bakarra da.
Ikasketak bi arlotan daude banatuta, teorian eta praktikan. Teoriari dagokionez, besteak beste, zuzenbidea, medikuntza eta psikologia ikasten dituzte, hainbat gaixotasuni aurre egiteko ezagupenak izan behar baitituzte pilotuek. Horrez gain, mekanika gaiak ere ikasi behar dituzte, motorrak nolakoak diren, turbinak eta hegazkinen osagarriak. Ingelesa ere ezinbestekoa da, baita eguraldiaren mapak irakurtzen jakitea ere.
Simulagailua ere badaukate Sondikan, ikuspenik gabeko egunetan bakarrik hegazkinaren tresneriari esker gidatzen ikasteko. Eskola honetara etorri diren ikasle guztiek amets bera izan zuten txikitan, pilotu izatea. Baina, orduak egin behar izaten dituzte airean, ordu gehien egiten dituztenek besteek baino errazago eta aukera gehiago izango dute lana edozein konpainian lortzeko.
Zeure proposamena egin nahi baduzu, egin iruzkina blog honetan.
Egilea: eitb24 eitb24
Kategoriak: Erabiltzaileek proposatutako bideoak
Tags: aireportua sondika aero link eskola
Iruzkinak: 0

Inprimatu





