Tag lor (1)1/1
2008/05/06

Taldeak bere azken kontzertua eskaini du Algortako Portu Zaharrean Nagore Ares/ Getxo Zortzi urtetako etenaldiaren ondoren Latzen eskenatokietan izan dugu berriro, atzo Getxon amaitu zen Infernuko Ateetan Tour-ean. Argi gelditu zen Algortako Portu Zaharrean eskainitako kontzertuan, taldeak denboraldi luze honetan bere esentzia mantendu duela eta gogor bueltatu dela beraien jarraitzaileei behin-betiko agurra egitera.

Oñatiarrek Lor talde elorriarra izan zuten telonerotzat. Kontzertua arratsaldeko zortzietan hasi eta hamabiak inguru amaitu zen. Algortako Portu Zaharrean kokatutako karpan, euskal geografia osotik etorritako jende mordoa bildu zen. Batez ere bizkaitarrak hurbildu ziren, baina, gipuzkoar, nafar, arabar eta iparraldeko jende asko egon zen Algortan, baita katalanen bat ere.

  

Bertan, 15 eta 35 urte bitarteko gazteak izan ziren nagusi, guztiak talde bien kantuak abestera eta, batez ere, Oñatikoei agur esatera gerturatutakoak. 18 urtetako Mikel Uriartek adierazi zuenez, “hau izan da Latzen kontzertuan ikusteko izan dudan lehenengo eta azkeneko aukera, eta ez nuen galdu nahi”. Getxoko udalak antolatutako Kantuketan 2008 zikloaren barneko kontzertu honek dohaineko sarrera izan zuen, eta jende piloa hauteman zen.

Taldeen jarraitzaile sutsuenaz gain, giro ederraz gozatzera gertraturikoak ere bazeuden. Lor-ek hasi zuen emanaldia, beraien diska berriko eta zaharreko abestiak jo zituzten Elorriokoek. “Kanpoan nahiz barruan”, “Sofa erosoak” eta “Etsipenari Kanta” abestiak kantatu zituzten beste batzuen artean. Banda gazteak berebiziko ikuskizuna eman zuen. Hau ikusleen aurpegi, hitz eta jarreretan igartzen zen.

Jendeak ez zion abesteari eta dantzatzeari utzi. Bertan zegoen Markel Ibarraren esanetan, atzokoa ikusi duen Lor-en kontzerturik hoberena izan zen. Berarekin ados egon ziren bere inguruko ikusle gehienak. Gero, Oñatiarren txanda heldu zen. Taldea berriro ikusteko irrikitan zegoen jendea, eta oso etorrera beroa egin zieten. “Latzen” zioten oihuak anitzak ziren Portu Zaharreko karpan, eta txaloek amaiezinak ziruditen.

Latzen-eko mutilek beraien maketa eta diska bietako abestiak jo zituzten, hauen artean, “Zu atrapatu arte”, “Ze ingo xu”, eta euskal musikako klasikoa bihurtutako “Laztana” kantua, euskaldun askoren bizitzen soinu bandan leku berezia duen abestia. Izugarrizko konexioa sentitu zen musikari eta bertaratutakoen artean. Urte hauetan gipuzkoarrek ez dute euren xarma berezi hori galdu, eta publikoak asko eskertu zuen hori. Latzen-en agurra oso hunkigarria izan zen.

Taldea batera ikusteko azkeneko aldia izan zen atzokoa eta jarraitzaile askoren aurpegietan malkoak ikusi ziren, tristezia eta poztasun nahasiez negar egindakoak. “Infernuko Ateetan Tour”-a Latzen-ek, beraien jarraitzaileentzat egindako bira berezia izan da. Taldearen banaketatik zortzi urte pasa eta gero batu dira Oñatikoak, Aitor Uriartek, Latzen-eko ahots eta gitarrak, adierazi zuenez,“taldearen jarraitzaileei behar bezalako agurra esateko”.

Azkeneko bira hau zuzeneko diska eta DVD baten betikotu nahi izan dute gipuzkoarrek. Orain, bakoitza bere talde eta proiektuetara bueltatuko da, Sen, Potemkin eta Amonal taldeetara.



Egilea: nagore ares amaya
Kategoriak: denetarik EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateako ikasleek bidalitako albisteak
Tags: argorta lor latzen portu zaharra
Iruzkinak: 0


Berria igo
Helbide elektronikoa: Pasahitza:



Zer da hau?
Zure esku jarritako tresna bat da honako hau. Bi aukera daude: - Gai bat proposatu EiTBko profesionalek landu dezaten. - Zure albisteak zuzenean bidali. Testuak, argazkiak, bideoak eta audioak. Egunerokotasuna, gertakizunak, hurbileko kontuak, edo urrunekoak,... Gainera ETBko albiestegietan atera daitezke. Animatu eta kontutan izan arau hauek:

1)Titularrak letra xehez bidali. Letra larriz idaztea oihu egitearen baliokidea da Interneten.

2)Testuetan albisteak kontatu. Gogoratu hau herritarrek egindako kazetaritza dela. Iritziak emateko tartea ondoan daukazu. Albistea publikatutakoan, hortxe plazaratu ahal izango duzu iritzia.

3) Ekimen honen bidez, erabiltzaileei leiho bat zabaldu nahi diegu; albiste handi baten lekuko izan diren erabiltzaileei zein horren ohikoak ez diren berriak kontatzen dituztenei, edota politikaren eta horren ingurutik urrun dauden gaiak hurbiltzen dizkigutenei. Politika eta inguruko kontuak ez dira honen helburu, eta badute lekua taldeko komunikabideetan.

4) Ulergarriak ez diren titular eta testuak editatu ahal izango dira gainerako erabiltzaileek uler ditzaten.

5)Argazkiak ondo fokatuta bidali. Bideoei dagokienez, berriz, ez mugitu kamera batetik bestera, ahal duzun neurrian behintzat. Audioak, azkenik, entzuteko modukoak direnean bidali.
Bilatu
Bilatu tokia
Azken iruzkinak
Ahots gazteari, gazteek omen - Garikoitzen fan bat..jajajaja - 2008-05-01 00:52:03
Asteburu honetan erabakita gelditu dira Arabako bertsolari txapelketako finalerdiak - pedro - 2008-04-01 20:08:12
Olibondoak Gipuzkoan - Urtzi Jauregibeitia Martinez - 2008-01-28 11:03:38
Lekittoko Saihesbidia - Naroa - 2008-01-23 09:34:14
Sukabi gazte lokal berria Bilboko Otxarkoaga auzunean - Sukabi Gazte Lokala - 2007-11-27 14:55:15
Kategoriak
Artxiboak
Hilean herri-kazetari aktiboena
Urtean herri-kazetari aktiboena
Hilean iruzkin gehien jaso dituztenak
Urtean iruzkin gehien jaso dituztenak
Blog hau sindikatu