![]() |
| Tag lutxana (1) | 1/1 |
Barakaldoko Sefanitro fabrika eraisteari ekin diote gaur goizean. Hainbat urteko tirabiren ostean, fabrika bota egingo dute lurzoru horretan etxebizitzak eraikitzeko.
Bederatzi hilabete inguru iraungo dute eraiste eta lurzoruaren garbitze lanek. Izan ere, fabrikak urteetan pilatu dituen hondakin toxikoak kentzen lan handia izango dute.
Barakaldoko Lutxana auzoko paisaia erabat aldatuko da fabrikaren eraistearekin batera. Tximini handi eta luzeetatik ez da ke pilarik berriro aterako. Gainera, 2.000 etxebizitza inguru eraikiko dituzte fabrika zegoen lekuan eta zonalde berdeekin apainduko dute ingurua.
Lutxana auzoaren eraberritze lanak oraintxe hasi dira, hauteskundeen atarian, kasualitatea ote? Barakaldoko alkatea fabrikaren ondoan larrosak banatzen zebilen...
Egilea: Manu Gimenez
Kategoriak: Kalez kale
Tags: barakaldo lutxana sefanitro eraistea
Iruzkinak: 0

Inprimatu





