![]() |
| Tag murala (1) | 1/1 |
Bilboko La Peña auzoan mural ikusgarri bezain dotoreak egin dituzte. Hamar bat irudirekin auzo horrek XIX. mende bukaeran eta XX. mendearen hasieran zuen itxura erakusten du. Garai hartan auzoak zuen itxuraren berri ematen digu muralak.
Denboraren joan-etorrian auzoak izan duen aldaketaren erakusgarri da artelana. Tren zaharrak, burgesak, emakumeak arropa ibaian garbitzen, haurrak ibaian bainu hartzen... Izugarria benetan! Ibaian bainu hartzen! Nola aldatu diren garaiak...
Bertako bizilagunek harridura aurpegiarekin eta pozarren begiratzen diote murlari. Adinekoek, gainera, haiek ezagututako La Peña ekartzen diete gogora eta miresmen handiarekin begiratzen diote artelanari.
Benetan omenaldi polita egin diote La Peña Auzoari, Abusu kalean ezarritako muralarekin.
Egilea: Alaitz Mendiguren
Kategoriak: Kalez kale
Tags: bilbo la pena murala
Iruzkinak: 0

Inprimatu





