![]() |
| Tag okupa-etxea (1) | 1/1 |
Getxoko Areeta auzoan dagoen okupa-etxeak su hartu du bart eta desalojatu egin behar izan dute. Azkeneko solairua eta teilatua oso egoera txarrean geratu dira sutearen ondorioz.
Getxoko udaltzaingoek oraindik ez zuten oso argi zerk eragin zuen sutea baina, teilatua eta etxearen barrualdea nola geratu den ikusita, desalotzea erabaki dute. Bertan zeuden okupak kale gorrian geratu dira orain.
Zurezko estruktura oso kaltetuta geratu omen da eta badaezpada ere bertakoak kanporatu dituzte. Suhiltzaileek garra itzaltzeko erabilitako urak okupa-etxe azpiko taberna eta estankoa urpetu ditu. Udaltzaingoaren esanetan, gaur edo bihar bi negozio horiek itxi beharko dituzte.
Dena den, etxearen ondoko bizilagunei ez zaie sua iritsi eta okupa-etxean zeudenak onik irten dira.
Egilea: Ana Belen Gomez
Kategoriak: Kalez kale
Tags: getxo areeta okupa-etxea sua
Iruzkinak: 1

Inprimatu





