![]() |
| Tag olinpiadak (1) | 1/1 |
Irailaren lehenengo hamabiostaldian (15era arte), Uribe-Butroeko Mini Olinpiadak 2007 burutuko dira. Maruri-Jatabeko udalerria Arrieta, Fruiz, Gamiz-Fika, Gatika, Laukiz eta Meñakako udalekin batera, udalerri bakoitzean burutuko diren proba desberdinak egiteko ekintza antolatu dute, Tokiko Gazte Planetan hartutako gazte aisialdia bultzatzeko konpromisoaren harira.
Uribe-Butroeko Mini Olinpiadak 2007, zazpi egunetan burutuko dira eta horien amaieran herria bazkaria antolatuko da partaide eta inplikatuta egon den agente guztiekin batera.
Uribe Butroeko Mini Olinpiadetan 2007 parte hartzeko bete behar bakarra 15 eta 30 urte bitarteko gaztea izatea da, ez baita erabakigarri izango zein eskualdeko udalerritan dagoen erroldatua.
Partaide guztiek izango dute opari bat eskuragarri.
Egilea: Nerea Sadaba
Kategoriak: Kalez kale gizartea
Tags: maruri-jatabe uribe-butroe mini olinpiadak
Iruzkinak: 0

Inprimatu





