![]() |
| Tag pedalak (1) | 1/1 |
Durangoko Landako kirolgunearen ondoko bidegorrian zaharrek kirola egin zezaten, makina batzuk jarri zituzten duela gutxi. Baina haien egoera oso txarra denez eta oinarrizko akats batzuk dituztenez, ez dituzte erabiltzen.
Gaur eguraldi on xamarra egin duenez Durangoko bidegorrian jende asko zebilen pasioan, bizikletan edo egonean. Inor ez zebilen ariketak egiten duela hilabete batzuk jarri dituzten pedaldun aulkietan edo dena delakoetan. Harritzekoa, izan ere, ikusmira handia izan zuen jartzea erabaki zutenean.
Erabilera urriaren arrazoia oso garbia da, ez dago erabiltzeko moduan. Pedalak oso gaizki daude, lasaiera handia dute eta bi pedalak ez doaz batera. Eserlekua ez da batere erosoa eta ez dauka pertsonaren altueraren arabera erregulatzeko modurik.
Esku eta besoekin ariketak egiteko aparatuak ere ez daude askoz hobeto. Ezinezkoa da ariketa horiek burutzea, mugitu ere ezin da egin, printzipioz alde batetik bestera eskuak eta ukalondoak erabiliz mugitu beharko litzateken gailua.
Horrelako zerbait egiten hasita, hobeto pentsatuta eta gogo gehiagorekin egin beharko luketela uste dut.
Egilea: Antonio Prieto
Kategoriak: Kalez kale
Tags: durango landako pedalak kirolak
Iruzkinak: 0

Inprimatu





