![]() |
| Tag rally (1) | 1/1 |
Joan den igandean Gabiriako rallysprint-a ospatu zen Gabiriatik Legazpira doan errepidean. Gertatu ziren istripuen artean hau grabatu nuen eta benetan arriskutsua izan zela ikus daiteke.
Lasterketako autoek egiten zuten hirugarren igoera zen. Ordurako kotxe askok ez zuten ezer jokoan, aurreko mangetan denbora galdua zutelako. Hori izango zen ziurrenik Opel Kadett honen kasua. Irabazteko ezer ez zuela ikusita, errebueltak oso modu ikusgarrian hartzen saiatu zen, baina gehiegi arriskatu eta bazterra jo zuen. Gu, badaezpada ere, mendian gora jarri ginen, istripuetatik urrun egoteko eta ikuspegi hobea izateko. Baina batzuk errepidearen aldamenean jarri ziren autoak gertuagotik ikusteko. Bideoan ikus daitekeenez, bidetik ateratzen den autoak ia ikusle pare bat harrapatzen ditu, horietako batek salto egingo ez balu, jakin ezazue zer gertatuko litzateken...
Errua ezin zaio antolakuntzari egotzi, ezin baitu lasterketako ibilbide guztian dena kontrolatzen egon. Errepide bazterrean jartzen denak badaki zertara arriskatzen den. Zortea izan zuten ikusleek eta zorionez, ez zen ezer gertatu. Gidari eta gidari-lagunak ere onik atera ziren bideoan ikus daitekeenez.
Egilea: Alaitz Mendiguren
Kategoriak: denetarik
Tags: gabiria rally istripua
Iruzkinak: 0

Inprimatu





