![]() |
| Tag salamanca (3) | 1/3 |
Herritarrek egindako kazetaritza, kazetaritza al da? Espainiako Kazetaritzaren Elkarteak (SEP) antolatutako X. Kongresuan egin den galdera nagusia izan da, asteburuan zehar Salamancako Unibertsitatean egindako bileran. Parte-hartze mota hori garrantzitsuak direla, eta gero eta garrantzi handiagoa hartuko dutela azaldu dute unibertsitate ezberdinetako irakasleek.
Herritarrek egindako kazetaritzak dituen ezaugarriak bereziak direla argitu zuen Jose Ignacio Armetia EHUko irakasleak, objektibotasunarekin, iturrien kontsultarekin, dokumentazioarekin… zerikusi gutxi dutela nabarmendu zuen. Baina kazetaritza profesionalak ezta ezin du ziurtatu beti ezaugarri horiek beteko dituela.
Bestalde, herritarrek parte hartzeko duten bide ezberdinei buruz aritu ziren hizlariek, komunikabide tradizionalen edo Interneten (digg, meneame edo aupatu.com esaterako) bidez.
Gainera, EiTBk Zuk Kazetari esparruaren bidez ematen duen aukera ezagutzeko parada izan zuten partehartzaileek. Izan ere, Euskal Herriko Unibertsitatearekin elkarlanean, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko ikasleek euren lanak blog kolektibo horren bidez argitaratzen dituzte.
Azkenik, Victor Sampedro Rey Juan Carlos Unibertsitateko irakasleak eman zion amaiera Kongresuari. Komunikabideentzako etekina suposatzen ez duen kasuetan, herritarrek egindako kazetaritza alboratzeko arriskua dela ohartarazi du Sampedrok. Era berean, herritarrek egindako kazetaritza profesionalen lan baldintzak eskasagoak izateko erabil dezaketela gogoratu du baita.
Egilea: Eriz Lotina Huerga
Kategoriak: denetarik
Tags: herritarrek egindako kazetaritza salamanca kongresua
Iruzkinak: 0
Asteburu honetan Salamancako Unibertsitatean Herri Kazetaritzari buruz egiten ari den kongresuak erabiltzaileen parte hartzea eta albisteak promozionatzeko aupatu bezalako webguneak izan ditu eztabaidagai nagusitzat.
Jose Ignacio Armentia EHUko Komunikazio eta Gizarte Zientzien Fakultateko irakaslea izan da parte hartzaileetako bat eta kazetaritza parte-hartzaileak Interneten izan duen bilakaerari buruz hitz egin du.
Armentiak erabiltzaileek hedabideetan parte hartzeko dituzten moduei buruzko gainbegiratua egin du. Irratiari, prentsa idatziari, telebistari eta Interneti buruz jardun du Armentiak, baina Sareko hedabideak azpimarratu ditu batez ere.
EHUko irakasleak egindako analisian iritziak, balorazioak eta albisteak kontuan hartu ditu, baita edukiak promozionatzeko aupatu.com bezalako webguneak ere. Herri kazetaritzari dagokion tartean, Armentiak esan du kazetaritzaren arlo horrek zalantza ugari sortzen dituela, gehienetan ez baitira hedabide tradizionalek eduki beharko lituzketen zorroztasun eta egiaztatze irizpideak errespetatzen.
Halere, onartu egin du aipatu hedabide tradizionalek irizpide egoki horiek jarraitzen dituztela beren edukiak garatzeko orduan.
Aupaturen gisako webguneak, berriz, hausnarketarako elementuak direla uste du, lehendabiziko aldiz erabiltzaileek ez dutelako hedabide handietara jotzen informazio bila, nahiz eta gune hauetako eduki asko erabiltzaileek berek hedabide handi horietatik nabarmentzen duten informazioa izan ohi den.
Egilea: eitb24 eitb24
Kategoriak: gizartea
Tags: armentia salamanca herri kazetaritza
Iruzkinak: 0
Zuen aurrean duzuen tresna, datorren asteburuan herri kazetaritzari buruz ospatuko den Biltzarrean eredu izango da.
Fenomeno bilakatu den hori hobeto ulertzeko asmoz, Sociedad Española de Periodisticak (SEP) datozen ostiralerako, hilak 18, eta larunbaterako, 19, X. Biltzarra antolatu du Salamancako Unibertsitatean.
EiTBko ordezkaritzak herri kazetaritzari buruz duen esperientzia azalduko du eta Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatearekin batera garatzen ari den pedagogi berrikuntza ekimena azpimarratuko du, hain zuzen, Herritarrak orain, kazetariak bihar deituriko hitzaldiaren bidez.
Bertan, komunikabide zein unibertsitate ezberdinetako adituak egongo dira, Estatukoak nahiz Estatutik kanpokoak. Adituen artean, EiTBko ordezkaritzaz gain, EHUko hamar bat ordezkari izango dira.
Biltzarraren helburua, “hedabideen eragin sozialaren eta politikoaren esparruan herritarrek duten parte-hartzea aztertzea da. Halaber, fenomeno horren ondorioak kazetariek gizartean duten eginkizunaren inguruan” ere arituko dira bildutakoak.
Azaldutakoek, han egongo diren adituen eta profesionalen esperientziaz ikasi ahal egingo dute.
Egilea: eitb24 eitb24
Kategoriak: denetarik
Tags: salamanca herri kazetaritza biltzarra
Iruzkinak: 0

Inprimatu





