![]() |
| Tag sopela (3) | 1/3 |
Sopelako Txuri Surf Taldeak Barrikako hondartzan zigarroen hondakinek sortzen duten kutxadurari aurre egiteko "konoak" banatu dituzte erabiltzaileen artean.
Erretzaileak bere zigarroak erretzen amaitzen duenean "kono" hauek erabiltzeko deia egiteaz gain, elkarte honek zikinkeri hauen ondorio latzak ere jarri ditu mahai gainean.
Datu bat: Zigarro bakar batek 8 litro ur kutxatzen ditu. Harrigarria ezta? Ia ba horretan eta beste hondartza batzuetan ere erretzaileak konturatzen diren !
Egilea: Nerea Sadaba
Kategoriak: Kalez kale gizartea
Tags: kutxadura barrika sopela txuri surf taldea
Iruzkinak: 1
Sopelako Arriatera hondartzako eraikinak botatzen hasi zirenean konturatu ziren harri bitxi batekin egin zutela topo. Kolore gorrixka du harriak, inguruko aitzen berdina da, baina kolore gorriarekin.
Gero konturatu ziren gorri koloreko harri hori lurreko zain bat zela. Gipuzkoako Aizkorri menditik Sopelako hondartza horretaraino doana gainera.
Dagoeneko ia erabat bota dituzte garai batean taberna eta surf taulak alokatzeko denda izan zirenak eta ageri-agerian utzi dute lurreko zain gorrixka hori. Begirada huts batekin nabarmentzen da harri horren kolore berezia, ingurukoaren aldean oso desberdina.
Egilea: Alaitz Mendiguren
Kategoriak: Kalez kale
Tags: sopela arriatera hondartza zain-gorria
Iruzkinak: 0
Sopelako Arriatera hondartzan urteetan egon diren bi eraikin botatzen hasi dira duela gutxi. Makinak jo eta ke ari dira paretak puskatu eta hondakinak kentzen.
Hondartzako itxura kaxkarragoa da egunotan Sopelako Arriateran. Kamioiak eta eraiste makinek naturaltasuna kentzen diote inguruari. Hotsek ere ez dute giroa alaitzen.
Baina jendeak berdin berdin pasiatzen jarraitzen du itsasertzean. Gaur eguraldi ederra zegoen eta asko animatu dira Arriateran buelta bat ematera, txakurra pasiatzera, korrika egitera edo oinak uretan bustitzera.
Azken urteotan negozio desberdinak egon dira botatzen ari diren eraikin bietan. Taberna bat egon da, surf taulak alokatzeko denda, etab. Ateak itxi zituen azkena surf taulena izan da.
Dena den, aspaldian utziak zeuden bertan lokal asko eta probetxua ateratzeko ari badira lan egiten, denboraldi bateko kalteak etorkizuneko onura ekar lezake.
Egilea: Alaitz Mendiguren
Kategoriak: Kalez kale
Tags: arriatera hondartza sopela eraistea
Iruzkinak: 0

Inprimatu





