![]() |
| Tag sopelana (3) | 1/3 |
Asteburuan Sopelako Euskal jaia ospatu da berriro ere. Hiru egunetan denetarik izan da herrian. Hasteko, ostiralean "Ama quiero ser lehendakari" antzezlana izan zen Larrabasterrako Urko kiroldegian. Eta larunbata Euskal Jaiaren egun handia izan zen.
Eguraldia paregabea izan zen. Trikitixa eta txalaparta doinuez alaiturik, bertako produktuak izan ziren agerian. Arratsaldean, berriz, Herri Kiroletako tailerra izan zen etxeko txikientzat. Eta gauean Xabier Aburruzagak eta bere taldeak "Bizkaiko Trikitixa" hurrengo diskoa aurkeztu zuten. Amaitzeko, igandean, sukalki, aizkolariak eta umeen ikuskizuna: Txan Magoa eta Gari, Montxo eta Joselontxo pailazoak.
Egilea: Gaizka S.A.
Kategoriak: Kalez kale
Tags: sopelana euskal jaia
Iruzkinak: 0
Sopelan egunpasa eder bat egitera joan naiz gaur. Eguraldi ona zela eta, pasioan gustura ibili nintekeela pentsatu dut. Gainera, ohiko jaiegunak atzo amaitu zirenez jende asko ibiliko ez zela pentsatu dut.
Baina ez nengoen erabat zuzen. Izan ere, Sopelako Arriatera hondartzako aparkalekuak kotxez beteta zeuden. Batzuk egonean paisaiarekin gozatzera etorri dira eta beste asko hondartzara jaitsi eta pasioan ibiltzera.
Aparkalekuan zeuden auto asko, gainera, kanpin furgonetak ziren, atzerritarrenak gehienak. Oporretako gau bat Sopelan igarotzea erabakiko zuten. Dena den, ia inor ez da ausartu hondartzan bainatzera. Surflariak bazeuden, baina bainujantzian busti direnak inor ere ez. Ausartenak belaunetaraino busti dira eguzkiari ongietorria emateko.
Egilea: Antonio Prieto
Kategoriak: Kalez kale
Tags: sopelana hondartza arriatera eguzkia
Iruzkinak: 0
Eguraldi iragarleek haizete handiak iragarri zituzten atzorako, hala, nire larruan haize hori sentitu nahi nuela pentsatu nuen. Eta non mendi puntan edo kostaldean baino hobeto? Sopelanara joatea erabaki nuen.
Larrabasterrako metro geltokian jaitsi eta ez zirudien haize handiegirik zebilenik. Baina hondartzara gerturatzen joan ahala haizea indartzen hasi zen eta bideo-kamerarekin grabatzen hasi nintzen.
Errepideko seinaleak, zuhaitzak eta zutabe elektrikoak alde batera eta bestera mugitzen ziren haizearen noranzkoan. Oinez ibiltzea ere kosta egiten zitzaidan.
Baina okerrena hondartza ondoko begiralekuan zegoen. Ia ezin izan nuen bertara iritsi, haizeak atzeraka eramaten zidan eta zuhaitzak erabat etzanda ikus zitezkeen. Hondartzara jaitsi eta olatuak grabatzea pentsatu nuen, baina ezinezkoa zen. Haizeak hondarra altxatu eta aurpegian jotzen zidanean mina egiten zidan.
Surflariak ere ez ziren ausartu itsasora sartzen, hondartzak huts-hutsik zeuden. Hurrengoan, eguraldi iragarleek 100 km/orduko haizeaz hitz egiten dutenean, badakit zertaz ari diren.
Egilea: Manu Gimenez
Kategoriak: gizartea
Tags: sopelana haizea eguraldia hondartza
Iruzkinak: 0

Inprimatu





