Tag taldeak (1)1/1
2008/06/02

Musika festibalak ez dira bakarrik musika; kanpaldiak, ekintzak, erosketak etab dira, esperientzia oso bat Udako oporrak pasatzeko proposamen ugari daude beti: herrialde berri bat ezagutu, hondartzan eguzkia hartu orduak eta orduak…

Baina ondo pasatzea gogoko duten pertsonak eta musika maite dutenak festibaletan batzen dira. Hemen etxetik gertu gauzatzen diren festibalen laburpena egin dugu: Electric Weekend (Getafe, Madrid) Uda gogor hasteko Getafeko festibal berria dugu.

  

 

Aurten izango da festibal honen lehenengo edizioa, eta jadanik, badu beteranoek duten beste fama. Seguru aski dituen kalitate handiko artistak dute errua, eta ez da gutxiagorako; The Offspring, Queens Of The Stone Age, Metallica, Iggy & the Stood, Nothink, Within Temptation, Rage Against the Machine...

Rock gogorra da festibal honen puntu indartsua eta festibal hoberenetan bezala, kanpaldi lekua dago asteburua perfektua izan dezan. Hilabete honetako azken egunetan izango da (Maiatzak 30 eta 31). Festimad Sur (Leganes, Madrid) Getafetik asko mugitu gabe Festimad Sur aurkitu dezakegu.

Madrileko festibalik “gogorrena” zen, aurten Electric Weekend titulua kendu dion arte. Hala eta guztiz ere bere kartela ez da txarra, Linkin Park izango dute talde internazional famatuena, hauen kontzertu bakarra Espainian. Esan beharra dago festibal merkeenetarikoa dela, 48€ larunbata eta 58€ bi egunak.

Nahiz eta talde nahiko onak eraman, organizazioa pasadan urtean “argi gutxiegikoa” izan zen, festibalero batzuen ustez, garraio publikoaren asuntoa ez zutelako ondo eraman. Espero dugu aurtengo ediziorako arazo hau konponduta egotea.

Joan baino lehen beharrezko da urtero ateratzen duten diskoa entzutea. Konkurtso bat antolatzen dute urtero talde ezezagunak ezagutzera emateko eta 20 hoberenekin diskoa egiten dute, aperitibo ona kontzertuez gozatu baino lehen. Festimad Sur-aren web orrian jaitsi dezakezu. (Ekainak 6 eta 7). Rock In Rio (Arganda del Rey, Madrid) Festibal historikoa da, 1985an izan zen lehengo edizioa Rio de Janeiron (Brasil).

Hegoamerikara artista garrantzitsu asko (Queen, Rod Steward, Iron Maiden…) joan ziren lehengo aldi izan zen eta aurten Madrilen eta Lisboan ospatzen da. Madrileko edizioa badirudi “pijoen” kutsua duela, artista nahiko komertzialak dituelako batez ere (eta festibal-barrutian moda dendak izango direlako).

Artista nazional eta nazioarteko ugari izango dira bertan: El Canto Del Loco, Tokio Hotel, Manolo Garcia, Alanis Morissette, Shakira, Amy Winehouse, The Police, Franz Ferdinand… (Ekainak 27 eta 28, Uztailak 4,5 eta 6) Bilbao BBK Live (Bilbo, Bizkaia).

Beharbada etxetik gertuen aurkitu dezakegun festibala eta gero eta ospe handiago hartzen ari dena. Aurten hiru egunetan zehar disfrutatu ahal izango dugu Euskal Herrian dagoen musika festibal internazionaletik. Artistak puntakoak dira: The Police, Lenny Kravitz, R.E.M., Morcheeba, The Prodigy, The Charlatans, Tequila…

Prezioa 165€koa da (hiru egunetarako bonoa) eta kanpin lekua erabili dezakezu. Pasadan urteko Metallicaren kontzertua Kobetamendi (kontzertua egiten den lekua) bete zuen eta antolatzaileek errepikatu nahi dute. Egia esan, jendea oso pozik atera zen festibaletik, noski jardunaldiak oso onak izan zirelako, baina “antolaketan: 10 bat, aukeratutako lekua eta eskainitako zerbitzuengatik” batez ere, ikusle baten hitzetan.

Hirugarren edizio honetan kartelaren %80 betetzeko abeslari eta talde internazionalak aukeratu dira, honekin udaletxeak eta antolatzaileek “modelo Europarrago bat” eskaini nahi dute, eta “eskaloi bat igo”, prentsaurrekoan esan zutenez.

Beraz espero dugu festibal hau urte gehiagoz jarraitzea. (Uztailak 4, 5 eta 6) FIB Heineken (Benicassim, Castellon) Beharbada Espainian egiten den musika festibalik ospetsuena. Talde ospetsu eta mitoak pasatu dira eszenario honetatik, gogoratzea merezi dutenak: Radiohead, Björk, The Cure… Aurtengoa 14. edizioa da eta berrikuntza bat egon da.

Festibaleko 4 egunaz aparte, “Saturday Night Fiber” deitutako jaialdia ospatuko dute Madrilen, uztailaren 19an, festibaleko artista batzuekin (My Bloody Valentine, Mika…) Baina benetan festibala deitzen dena Benicassimen gertatzen da. 170€ kostatzen duen abonuarekin 4 egun kontzertu eta 9 egun kanpaldi egiteko aukera dago.

Baliteke festibalik garestienetakoa izan, baina “FIBak hau eta gehiago merezi du”, egondako gehienen ustez. Lau egun horietan artista hauek zuzenean ikusi ahal izango dira: Leonard Cohen, Mika, My Bloody Valentine, Babyshambles, The New Pornographers… (Uztailak 17, 18, 19 eta 20).

Beste Batzuk Hemen aipatutako festibalak garrantzitsu eta ospetsuenak dira, baina badira beste batzuk oso onak, adibidez Summercase, Bartzelona eta Madrileko festibala. Aurten Kaiser Chiefs, Interpol, Sex Pistols eta M.I.A. izango dituzte gonbidatu beste askorekin batera. Beste festibal famatu batzuk: Sónar, Creamfield, Daydream eta Mediatic ditugu.

Baina etxetik ez bazara urrundu nahi Bilbao BBk Live-tik aparte Kobestasonik eta Azkena Rock Festibal disfrutatu dezakezu. Kobetasonik Kobetamendin izango da ekainaren 20 eta 21ean eta Kiss, Judas priest, Europe, Su Ta Gar… bertan izango dira. Azkena Rock Festibal-aren kartela ez dago prest oraindik baina beste urteetan bezala jarraitzen badu ez dago uda amaitzeko modu hobeagorik, Gasteizen, irailak 5 eta 6.

Hauek dira udan musikaz gozatzeko egiten ditugun proposamenak, baina oraindik beste herrialde bat ezagutu nahi baduzu, jakin han ere, seguru aski, beste festibalen bat izango dela. Eta hondartzaren aukera deigarriagoa gertatzen baldin bazaizu, ez ahaztu MP3a etxean.



Egilea: Janire Quintairos Ojanuren
Kategoriak: EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateako ikasleek bidalitako albisteak
Tags: festibalak musika bilbao bbk live fib rock in rio madrid taldeak police lenny kravitz
Iruzkinak: 0


Berria igo
Helbide elektronikoa: Pasahitza:



Zer da hau?
Zure esku jarritako tresna bat da honako hau. Bi aukera daude: - Gai bat proposatu EiTBko profesionalek landu dezaten. - Zure albisteak zuzenean bidali. Testuak, argazkiak, bideoak eta audioak. Egunerokotasuna, gertakizunak, hurbileko kontuak, edo urrunekoak,... Gainera ETBko albiestegietan atera daitezke. Animatu eta kontutan izan arau hauek:

1)Titularrak letra xehez bidali. Letra larriz idaztea oihu egitearen baliokidea da Interneten.

2)Testuetan albisteak kontatu. Gogoratu hau herritarrek egindako kazetaritza dela. Iritziak emateko tartea ondoan daukazu. Albistea publikatutakoan, hortxe plazaratu ahal izango duzu iritzia.

3) Ekimen honen bidez, erabiltzaileei leiho bat zabaldu nahi diegu; albiste handi baten lekuko izan diren erabiltzaileei zein horren ohikoak ez diren berriak kontatzen dituztenei, edota politikaren eta horren ingurutik urrun dauden gaiak hurbiltzen dizkigutenei. Politika eta inguruko kontuak ez dira honen helburu, eta badute lekua taldeko komunikabideetan.

4) Ulergarriak ez diren titular eta testuak editatu ahal izango dira gainerako erabiltzaileek uler ditzaten.

5)Argazkiak ondo fokatuta bidali. Bideoei dagokienez, berriz, ez mugitu kamera batetik bestera, ahal duzun neurrian behintzat. Audioak, azkenik, entzuteko modukoak direnean bidali.
Bilatu
Bilatu tokia
Azken iruzkinak
Kategoriak
Artxiboak
Hilean herri-kazetari aktiboena
Urtean herri-kazetari aktiboena
Hilean iruzkin gehien jaso dituztenak
Urtean iruzkin gehien jaso dituztenak
Blog hau sindikatu