![]() |
| Tag toyota (1) | 1/1 |
Azken aldian, neguko eguraldi epela dela-eta, klima aldaketa, ekologismoa eta kutsadura ahoz aho dabiltzan gaiak bilakatu dira. Klima aldaketa eragiten duen aldagai nagusia kutsadura denez, ekologismoaren aldeko apustua egitea eskatzen dute adituek.
Poluzioaren zati handi bat ibilgailuek eragiten dute. Milaka eta milaka auto egunero aurrera eta atzera dabiltza eta keak karbono dioxido kopuru handia isurtzen du. Urteotan CO2-aren isurtze hori mugatzen eta neurtzen saiatzen ari dira, baina kasu askotan ez dute lortu.
Horregatik, ekologismoaren alde egiteko eta petrolioa agortzen ari delako, Toyota autogileak motor berri bat egin du, erdi elektrikoa erdi gasolinazkoa. Zer lortzen da motore berri honekin? Gasolina kontsumoa asko jaisten da, hiri barruko kontsumoa 5 litrokoa da 100 kilometroko; soinu kutsadura ere askoz baxuagoa da eta CO2 isuri gutxiago du motore arruntak baino.
Bilboko taxilari batek alde on guzti horiek ikusi eta Toyota Prius auto ekologikoa erosi eta erabiltzea erabaki du. Gainera, bere ogibidea izaki, abantailak besterik ez dizkiola ekarriko pentsatuko du. Izan ere, kilometroko gasolina gutxiago kontsumituko dio eta hori bere poltsikoak eskertu egingo du. Eta, bestalde, lurraren alde egingo du gutxiago kutsatuz.
Egilea: Ana Belen Gomez
Kategoriak: gizartea
Tags: bilbao ekologia toyota taxi
Iruzkinak: 0

Inprimatu





