![]() |
| Tag txakurra (1) | 1/1 |
2007/09/13
Irailaren 16an, Atxondoko Axpe auzoan (Bizkaia) 41. Euskal Herriko Artzai Txakur Txapelketa egingo da.
Iparralde, Nafarroa, Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiko txapelketetan txapeldun eta txapeldunorde izan diren txakur eta artzainekin batera, iazko txapeldunak ere parte hartuko du (Txelu Angoitiaren argazkian iazko irabazlea: Xabier Urien eta Txiki).
Goizeko 11etan hasiko da ekitaldia eta bertaratzen direnentzat euskal okela errea dastatzeko aukera izango da. Gerediaga Elkarteak antolatu du, eta luzatzen du joateko gonbitea.
Egilea: izaskun ellakuriaga
Kategoriak: Kalez kale gizartea
Tags: artzai txakurra txapelketa
Iruzkinak: 1
Berria igo

Inprimatu





