Tag txapelketa (6)1/6
2008/04/07

Manex Agirrerekin buruz burukoan lehiatu ondoren, Asier Otamendi gailendu zaie 593,5 punturekin Manex Agirre (582 puntu), Iñaki Viñaspre , Oihane Perea , Zigor Enbeita eta Andere Arriolabengoari Txalo, txistu, oihu eta animo artean txapeldun berriarekin bukatu da hiru hilabetez Araba sentitu, gozatu eta astintzen ibili den zurrunbiloa.

Berria bezain zaharra baina eskarmentu handikoa, bederatzigarrenez jantzi baitzuen txapela Asier Otamendi Urretxuarrak. Zita jarria zegoen eta 600 bertsozaletik gora bildu zituen atzokoan Gasteizko Printzipal Antzokiak.

Arratsaldeko bostetarako jendez lepo zegoen Gasteizko Dato kalea. Aretoa kalea bezain bero: pankarta ugari eta animo faltarik ez. Final gozagarri bat egiteko sei finalistak prest, nor baino nor lehian. Eta hala izan zen, bi ordu eta erdiz Oihane Perea, Zigor Enbeita, Asier Otamendi, Manex Agirre, Iñaki Viñaspre eta Andere Arriolabengoaren bertsoek entzule guztien eskuak astindu baizituzten.

Azken honek aurrenekoz kantatu zuen finalean eta baita ongi estrenatu ere, aramaioarrak ale politak utzi baitzituen saio osoan zehar. Guztiak dotore aritu ziren, baina epaileen iritziz Manex Agirre eta Asier Otamendi izan ziren gehien luzitu zirenak eta ondorioz, bigarren fasera pasatutakoak.

Pablo Pagegi gai jartzailearen esanetara honakoak izan ziren bete beharreko lanak. Batetik binakako lana: hiruna bertso ofizioka zortziko handi eta zortziko txikian lehenik, bi punturi erantzun ondoren eta hamarreko txikian beste hiruna bertso ofiziotan. Ondoren bakarka jarri zituen neurri eta doinu librean bi bertso kantatzeko.

  

Zortziko handian Oihane Perea eta Andere Arriolabengoa mendiko errefugio batean zain zeuden bi lagun izan ziren. Andere mendian galdutako alabaren zain zegoen eta Oihane aldiz, alabaren bila ateratako bikotekidea noiz iritsiko. Baina esperantza badut gordea, ta sinisten dut horrela/atea ireki eta biak pozik sartuko direla bota zion Arriolabengoak lehenengo bertsoan. Pereak aldiz, ausardiaz erantzun zion egoerari: Zu lasai egon agertuko da, zure alaba berehala/Bihar denok oroituko dugu abentura bat bezala.

Iñaki Viñaspre eta Manex Agirreri ordea, kanposatuan topo egitea egokitu zitzaien. Lehenak 10 zeramatzan hilerria bisitatzen eta bigarrena, bertako arduraduna zen. Hurrengo aldian gutxienez gosaria ekar zezala eskatu zion Manexek Iñakiri, eta honek borobil eta dotore erantzun zion: Soilik loreak ekartzen ditut ta ez zuretzako Jana/ Pozgarria da hauxe neretzat inola ere ez da drama/ Senarra beti etorri ohi zen bukatu ostean lana/Jadanik bera ezin etorri Ta ni nator beregana!.

Beranduago txapeldunorde izendatuko zutenak ere, ederki eutsi zion saio osoan zehar mailari. Ideia aldetik fresko eta erregular aritu zen hasieratik aramaioarra. Honen adibide da zortziko handiko bere bigarren bertsoaren amaiera: Gutxienean kaixo esaidazu, jarri zaidazu arreta!/Hildako harek baino gehiago eskertuko dizut eta! Zortziko txikian Andere Arriolabengoa eta Zigor Enbeita beldurrezko pelikula bat ikusi eta lo egin ezinda zeuden bi neba-arreba izan ziren.Saio polita osatu zuten bien artean, umoretsu eta osoa.

Ondoren Oihane Perea eta Iñaki Viñaspren txanda iritsi zen.Iazko txapeldun eta txapeldunordeak ez zuten zorte handirik izan atzokoan,saio txukuna egin arren egindako hutsuneak garesti ordaindu baitzituzten. Hala ere ederki moldatu ziren Pagegiren gaiari entzutean“Zuek biok futbol talde bateko partaide zarete, futbolistak. Beti bezala bankillotik zaudete partidua jarraitzen”. Barreak eta txaloak. Iñaki Beti bezala gaude Bankilloan lotan Soilik irtetzen gara Besteen porrotan Ta ondo ari dira Denak gaurko hontan Nago beste taldea Animatzekotan! Oihane Ba ez beste taldea Ez dabil seguru, Ta guk bankillo hontan Minutu, segundu… Pasatu ditugu bai Hainbeste apuru Animadorarena Egingo al dugu? Bi punturi erantzun eta gero, hamarreko txikian kantari jarri zituen gai jartzaileak. Jaiotzean bataioa hartutako Perea, Enbeita apaizarengana joana zen elizako erregistrotik ken zezan eskatzera. Motorrak beroturik jada, saioak gora egin zuen Anderek kale bazterrean Manex janari bila zebilelaz jabetu eta etxera afaltzera gonbidatzea pentsatu zuenaren paperean jarri zuenean Pagegik.

Finaleko gazteena izanik, gozatuz ikusi genuen Andere “..pentsatu ezazu behingoz, mesedez bestela/eta sentitu zaitez etxean bezela!”. Asier Otamendi aldiz, Iñaki Viñaspreren etxean alokairuan bizi zen gaztea zen baina hilabetea ordaintzeko diruz estu samar omen zebilen. Abetxukoarrak jabearen azaletik tinko eutsi zion bereari “kajerora biali behar zaitut aizu/ edo kajero baten lo egingo duzu” izan zen bere aurreneko alea eta urretxuarrak gaurtik aurrera okupa bihurtuko zela ohartarazita saio osoan zehar bezala sendo ekin zion: gure kuadrillan gara 20bat inguru/ ta orain hau gaztetxe bihurtuko dugu! amaituaz. Lehen fasearekin amaitzeko, bakarkako lanean bina bertso kantatu behar izan zituzten seirek.

Guztiek utzi zituzten ale politak, ondo josiak eta hunkigarriak. Otamendik binaka ez ezik banaka ere defendatzen badakiela demostratu zuen ganbarara igo eta aiton-amonek gerra garaian elkarri idatzitako eskutitzen lekuko zelarik. Eskutitz hoiek irakurtzeko Nere gogo, nere begi Aiton amonen maitasun hitzak Irakurtzea zilegi Aitona joan zen frentera eta Bizi hainbeste miseri Amonarentzat hura ikustea Suertatu ohi zen zailegi Amona daukat bizirik baino Sentimenduetan eri Zatoz amona, nere ondoan Eta zu bertan eseri, Emangabeko musu hariek Eman zaizkidazu neri.

Atsedenaldiaren ondotik, epai mahiaren erabakiz Rakel Anitua aurkezleak alfabetikoki Manex Agirre eta Asier Otamendi deitu zituen bigarren fasean txapelagatik borrokatzeko. Aukera zabala eta lehia estua. Buruz burukoan txapelarekin dantzan Emozioa ziurtatua zegoen. Seiko motzean hiruna bertso kantatzeko betidanik gaizki eraman diren bi bizilagun zirela azaldu zien Pablok.

Gaur, beraien semealabak ezkondu direla eta, dantzaldian bikote aldaketan elkarrekin dantzatzea egokitu zitzaien. Txapela jokoan dagoenean txantxa gutxi izaten den arren, atzokoan ez zen hala izan, oso saio umoretsuarekin goia jo baizuten bertsolariek. Manex Agirre kartzelara bidalita Asier Otamendik kartzelako gaiean jantzi zuen txapela

Beraz, txalo zaparrada artean puntuak ederki irabazita Otamendik bederatzigarrenez jantzi zuen txapela atzon Gasteizko gaztetxe eta HalaBedi irratiaren eskutik 593.5 punturekin.Bigarrena Manex Agirre izan zen 582 punturekin eta euren atzetik hurrenez hurren Iñaki Viñaspre (397,5puntu), Oihane Perea (382,5puntu), Zigor Enbeita (377,5puntu) eta Andere Arriolabengoa (374,5puntu). Zurrunbiloa tartean badago inork ez du barkatzen. Ezerk ez du barkatzen. Esker, poz eta pena pixkatekin honenbestez amaitu egin da aurtengo Arabako Bertsolari Txapelketa.

Baina lasai bertsozale, datorren urtean berriro itzuliko gara. Bitartean sentitu, gozatu eta astindu!



Egilea: Lierni Altuna Ugarte
Kategoriak: Kalez kale gizartea
Tags: bertso txapelketa
Iruzkinak: 0


2008/04/02

Apirilak 5, larunbata, arratsaldeko 5etan Gasteizko Printzipal Antzokian izango da Arabako bertsozaleon festaren amaiera handia final nagusiarekin.

Urtarrilak 11ean Gasteizen sailkapen fasearekin hasi zen txapelketa honen bertso zurrunbiloa, eta gero eta indar gehiago hartzen joan da, Laudio, Lantziego, Agurain, (kanporaketak) Ondategi eta Aramaio (finalerdiak) herrietatik pasa ahala.

Horrela bere indar gorena hartuko du larunbat honetan, Rakel Anitua aurkezlea eta Pablo Pagegi gaijartzailearen esanetara Asier Otamendi, Andere Arriolabengoa, Iñaki Viñaspre, Zigor Enbeita, Manex Agirre eta Oihane Perea arituko dira txapela eskuratu nahian.

Hiru txapeldun izandakoak dira eta batek lehenengo aldiz kantatuko du finalean. Baina dena dela 6rek nahi izango dute txapeldun izatea eta horretarako ahalegin guztiak egingo dituzte.

Gonbidatuta zaudete guztiok Arabako bertso festa honetara!



Egilea: Lierni Altuna Ugarte
Kategoriak: gizartea denetarik
Tags: bertsolari txapelketa
Iruzkinak: 0


2008/03/11

Bostetako kanpaiak jo berritan, Ondategiko Zigoitia Aretoa bete bete egin da. Ehun lagun inguru eta txalo zaparrada bertsolariak heldu orduko: Serapio Lopez, Asier Otamendi, Felipe Zelaieta, Oihane Perea, Iñaki Viñaspre eta Manex Agirre.

Bi ordu eta hamaika algara izan dira tartean.Urduritasuna hasieran eta kontzentrazioa saioak aurrera egin ahala. Sei bertsolariak fin aritu dira orokorrean nahiz eta urduritasunak, bertso aleren bat trabestu izan duen. Zortziko handian emakumearen egoeraz, etorkinen joan etorriez eta , nola ez, hauteskunde espainiarretaz kantuan jarri ditu Irati Lotina gai jartzaileak. Ale politak utzi ditu zortziko txikiak.

Gaiak umorez josita, saioak gora egin du. Asier eta Felipe, perretxiko aluzinogenoak janda, mendian eta gauez, kanpindendaren bila dabiltzan bi lagun izan dira. Asier Otamendik GPSa ondo ote dabilkion galdetu dio, eta hona Feliperen erantzuna: begiratzen hasita gauza logikoa/GPSa badaukat baina ilargikoa.

 Gainontzeko bertsolariek ere barrez lehertzen jarri dute ikusentzulea. Aita izateko puntuan dauden bi gizonezko elkarri kontuka jarri dira. Orduan, kirioak dantzan dituztela, emazteei lagundu nahi eta lagundu nahi ez izanaren kinkan agertu dira Iñaki Viñaspre eta Oihane Perea. Oihane: larrutan egin gabe egon naiz luzaro/ta orain amaitu egin da oso argi dago. Iñaki: zu lasai sartu zaitez ta goiari eutsi/ bere aita ez dezala lurrean ikusi.

Hamarreko txikiak bukatu orduko arratsaldeko seiak dira. Kartzelarako ordua heldu da. Puntuari erantzunetan Serapio Lopezek egin du harrera: Lehenbizi pentsatu ta egin ondoren /gauzak beti pentsatu ahal denik ondoen/ horixe bera ondo pentsatu banuen/igual momentu hontan ez nengoke hemen.

Bi bertsotarako neurri eta doinu librean kantatzeko gaia, aldiz, honakoa izan da: Asko pentsatu ondoren atea zeharkatzea erabaki duzu; hankaz gora dago dena.

Bakarkako lanean hamaika jomuga izan dituzte sei arabarrek. Serapio gizon dibortziatu berriaren rolean murgildu da; Asierrek etorkinen familiaren ofizioko gaiari heldu dio berriz: Senegalera gaur itzuli naiz hala tokatzen zen berez/ gauza onikan ez nun espero baina horrelakorik ez. Oihanek, ordea, oporretara joan eta itzuleran horrela topatu du etxea: ...lehen entzun ditut hainbat aitzaki gizonaren mila truko/ mala oxtia itzela daukat atea itxi ta punto!/ hurrengo baten jakin dezala ez naizela bueltatuko. Bere hordagoa alde batera utzita, Viñaspreri semea atxilotu diotela kantatu du kartzelakoan. Ale hunkigarria eta txaloak.

Manex Agirre izan da ordea, epaileen erabakiz, finalera zuzenean sailkatzea merezi izan duena. Saio egonkorra eta borobila bete du aramaioarrak, freskotasuna eta zuzentasuna nabarmen geratu direlarik, 326’5 punturekin.

Asier Otamendik egin du bigarren 322’5 punturekin, Oihane Pereak 321, Iñaki Viñasprek 312’5, Serapio Lopezek 306’5 eta Felipe Zelaietak 263 puntu. Honenbestez, datorren igandeko finalerdian nor sailkatu zain geratu beharko dute gainontzeko bertsolariek.

Finalerdia Aramaioko kultur etxean izango da, arratsaldeko 17:00etan.

Bertsolariak: Ruben Sanchez, Andere Arriolabengoa, Zigor Enbeita, Iker Agirre, Juan Mari Juaristi eta Rikardo Gonzalez de Durana. Gaijartzaile lanetan, Lierni Altuna. Apirilaren 5ean izango da finala, Gasteizko Printzipal Antzokian. Arratsaldeko 17:00etan jokatuko da arabako txapela. Bitartean, sentitu, gozatu eta astindu!



Egilea: Lierni Altuna Ugarte
Kategoriak: Kalez kale gizartea
Tags: bertso txapelketa
Iruzkinak: 0


2008/03/03

Aurreko ostiralean, martxoak 29an Lantziegoko Luis R upategian, jokatu zen aurtengo Arabako Bertsolari Txapelketako bigarren kanporaketa.

Bertan 50 bertsozale ingururen txalo artean, Andere Arriolabengoa, Juan Mari Juaristi, Felipe Zelaieta, Jagoba Apaolaza, Alberto Martinez eta Zigor Enbeita aritu ziren lehian Irati Lotina gai-jartzailearen agindupean. Azken honek, Zigorrek, lortu zuen finalerdietarako txartel zuzena, 155 puntu lortuz, bigarren Juaristi gelditu zen Zelaietarekin puntutan berdinduta, 148,5, ondoren Arriolabengoa (146,5), Martinez (139,5) eta Apaolaza (133,5).

Bigarren kanporaketa honetan erregulartasuna izan zen nagusi, bertso ale politak egon ziren eta entzuleak gustura egon ziren saioa entzuten. Hurrengo egunean, martxoak 1ean, Aguraingo Sarayola jatetxean jokatu zen hirugarren eta azken kanporaketa.

Bertan ere berrogeita hamar bertsozale ingururen berotasunean, ederki afaldu ostean, Oihane Perea (156 puntu), Ruben Sanchez (156), Manex Agirre (151), Rikardo Gonzalez de Durana (148), Iker Agirre (142,5) eta Beñat Goitia (126,5) bertsolariak aritu ziren Idoia Beitia gai-jartzailearen agindupean.

Saioa nahiko ona eta erregularra izan zen eta bertso ale politak entzuteko aukera egon zen. Horrela, Arabako zurrunbiloak herrialdea sentiarazten, gozarazten eta astintzen jarraitzen du, Laudio, Lantziego eta Agurainetik pasa ostean, finalerdietarako, Ondategi eta Aramaiorantz mugituko da.

Lehenengo finalerdia, Ondategiko Zigoitia Aretoan jokatuko da, martxoak 9an, arratsaldeko 17tetan. Bertan Asier Otamendi, Oihane Perea, Manex Agirre, Iñaki Viñaspre, Felipe Zelaieta eta Serapio Lopez bertsolariak arituko dira Irati Lotina gai-jartzailearen agindupean. Bigarren finalerdia Aramaioko kultura-etxean jokatu da martxoak 16an, arratsaldeko 17tetan, bertan Zigor Enbeita, Ruben Sanchez, Juan Mari Juaristi, Rikardo Gonzalez de Durana, Andere Arriolabengoa eta Iker Agirre bertsolariak lehiatuko dira Lierni Altuna gai-jartzailearen gidaritzapean.

Honela finalerdiak erabakita, sailkatutako hamabi bertsolariak finalerako txartela lortzeko gogor lehiatuko dira eta aste santuak baino lehen finala osatuta geldituko da, oporretatik bueltan, apirilak 5ean jokatuko delarik. Sentitu, Gozatu, Astindu, . . .!



Egilea: Lierni Altuna Ugarte
Kategoriak: Kalez kale gizartea
Tags: bertsolari txapelketa
Iruzkinak: 1


2008/02/21

AbTx 08 sentitu, gozatu, astindu: Badator, urtero bezala, Arabako Bertsolari Txapelketa. Aurten aurreko urtean egin genuen salto kualitatiboari eu

tsi nahi diogu, inongo konplexu barik dugun guztia emanez gure herrialdea bertso haizez astinduz. Zurrunbiloa urtarrilaren 11ean hasi zen Errexala elkartean. Bertan sailkapen fasean 9 bertsolarik parte hartu zuten. Hauetatik 6 kanporaketetarako sailkatu ziren. Asteburu honetan kanporaketen hasierarekin, zurrunbiloak indartzen jarraituko du, herrialde osotik hedatuz, Laudio, Lantziego eta Agurainen.

Ondoren final aurrekoekin zurrunbiloak bazterrak nahastuko ditu Zigoitian eta Aramaion. Finalaren egunean, apirilaren 5ean, guztiz harrotuko da, bertsolari bakar batek aurtengo zurrunbiloaren txapela jantzi arte.

Orduan Arabako bertsozaletasunaren atomoak (bertsolari, gai-jartzaile, epaile, bertsozale…) gure oroimenetan sakabanatuta gordeko dira, noiz berpiztuko zai. Hau da 2008n Bertsomet-ek egiten duen saioen iragarpena, zurrunbiloa jarraitu nahi baduzu jo www.bertsozale.com-era.

Bukatzeko, gauza bakarra gelditzen zaigu esateko, guztiok gonbidatuta zaudetela AbTx 08ko zurrunbiloa sentitzera, gozatzera eta astintzera. Noiz? Non?

Hemen saioen datak eta lekuak:

Finala: Gasteizko Printzipal Antzokian, apirilak 5, larunbata, 17.00

Final-aurrekoak: Aramaioko kultur etxean, martxoak 16, igandea, 17.00  eta Ondategiko Zigoitiako kultur etxean, Martxoak 9, igandea, 17.00

Kanporaketak: Aguraingo Sarayola jatetxean, martxoak 1, larunbata, 20.30 Lantziegoko Luis R-ko upategian, otsailak 29,ostirala, 20:00 Laudioko Basalarrina elkartea, otsailak 23, larunbata, 20.00



Egilea: Lierni Altuna Ugarte
Kategoriak: gizartea
Tags: bertso txapelketa
Iruzkinak: 0


2007/09/13

Irailaren 16an, Atxondoko Axpe auzoan (Bizkaia) 41. Euskal Herriko Artzai Txakur Txapelketa egingo da.

Iparralde, Nafarroa, Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiko txapelketetan txapeldun eta txapeldunorde izan diren txakur eta artzainekin batera, iazko txapeldunak ere parte hartuko du (Txelu Angoitiaren argazkian iazko irabazlea: Xabier Urien eta Txiki).

Goizeko 11etan hasiko da ekitaldia eta bertaratzen direnentzat euskal okela errea dastatzeko aukera izango da. Gerediaga Elkarteak antolatu du, eta luzatzen du joateko gonbitea.



Egilea: izaskun ellakuriaga
Kategoriak: Kalez kale gizartea
Tags: artzai txakurra txapelketa
Iruzkinak: 1


Berria igo
Helbide elektronikoa: Pasahitza:



Zer da hau?
Zure esku jarritako tresna bat da honako hau. Bi aukera daude: - Gai bat proposatu EiTBko profesionalek landu dezaten. - Zure albisteak zuzenean bidali. Testuak, argazkiak, bideoak eta audioak. Egunerokotasuna, gertakizunak, hurbileko kontuak, edo urrunekoak,... Gainera ETBko albiestegietan atera daitezke. Animatu eta kontutan izan arau hauek:

1)Titularrak letra xehez bidali. Letra larriz idaztea oihu egitearen baliokidea da Interneten.

2)Testuetan albisteak kontatu. Gogoratu hau herritarrek egindako kazetaritza dela. Iritziak emateko tartea ondoan daukazu. Albistea publikatutakoan, hortxe plazaratu ahal izango duzu iritzia.

3) Ekimen honen bidez, erabiltzaileei leiho bat zabaldu nahi diegu; albiste handi baten lekuko izan diren erabiltzaileei zein horren ohikoak ez diren berriak kontatzen dituztenei, edota politikaren eta horren ingurutik urrun dauden gaiak hurbiltzen dizkigutenei. Politika eta inguruko kontuak ez dira honen helburu, eta badute lekua taldeko komunikabideetan.

4) Ulergarriak ez diren titular eta testuak editatu ahal izango dira gainerako erabiltzaileek uler ditzaten.

5)Argazkiak ondo fokatuta bidali. Bideoei dagokienez, berriz, ez mugitu kamera batetik bestera, ahal duzun neurrian behintzat. Audioak, azkenik, entzuteko modukoak direnean bidali.
Bilatu
Bilatu tokia
Azken iruzkinak
Deustok BTk, irabazi dio Mungia BTari partidu luze eta interesgarri baten ondorioz - Olatz - 2008-05-21 00:33:36
“Aspaldikotik” emanaldiarekin kimu berriak sortu dira tradizioaren sustraietatik - itxaso onsalo - 2008-05-19 13:43:53
Ahots gazteari, gazteek omen - Garikoitzen fan bat..jajajaja - 2008-05-01 00:52:03
Asteburu honetan erabakita gelditu dira Arabako bertsolari txapelketako finalerdiak - pedro - 2008-04-01 20:08:12
Olibondoak Gipuzkoan - Urtzi Jauregibeitia Martinez - 2008-01-28 11:03:38
Kategoriak
Artxiboak
Hilean herri-kazetari aktiboena
Urtean herri-kazetari aktiboena
Hilean iruzkin gehien jaso dituztenak
Urtean iruzkin gehien jaso dituztenak
Blog hau sindikatu