![]() |
| Tag txistulari (1) | 1/1 |
Juan Bautista Amezua jaio zela 250 urte bete dira apirilaren 4ean. Berrizen eta Durangaldeko beste herri batzuetan danbolin-jole izan ziren Amezuatarren lehen oinordekoa izan zen bera. Guztira, bost belaunalditan iraun du Amezuatarren txistu-doinuak.
Maiatzaren 10ean, arratsaldeko 20:00etan, Kultur Etxean egingo da herri ekitaldia Amezuatarrak gogoratuz. Berrizko Udalak eta Gerediaga Elkarteak antolatzen dute ekitaldia eta Durangaldeko Txistulari Elkartea, Berrizko Iremiñe eta San Lorentzo Dantza Taldeak eta Bizkaiko Dantzarien Biltzarraren laguntzarekin egingo da.
20ko hamarkadan Manuel Intxaustik Euskal Herriko usadio eta dantzen filmazioak egin zituen Eusko Ikaskuntzarekin elkarlanean. Horien artean, Berrizko dantzariak daude, Amezuatarrak danbolin-jole direla. 4 minutuko grabazioa Euskal Filmotekan kontserbatzen da. Irudi horiek proiektatuko dira omenaldian
Egilea: izaskun ellakuriaga
Kategoriak: denetarik
Tags: amezua txistulari omanaldi
Iruzkinak: 0

Inprimatu





